Lanbide heziketa

Berrikuntzarako bidea

Nor gara

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da Tknika.

Ardatz nagusitzat berrikuntza eta ikerkuntza aplikatua izanik, Tknikak EAEko lanbide-heziketa Europako abangoardian kokatzea lortzeko helburuz egiten du lan egunero.

Sare-lanaren bitartez eta lanbide-heziketako irakasleen inplikazioari esker, munduko eredurik aurreratuenak erreferentetzat dituen zentro honek teknologiaren, prestakuntzaren eta kudeaketaren eremuekin lotura duten berrikuntza-proiektuak garatzen ditu

Misión, Visión y Valores

Política de Innovación

Estrategia de Innovación


Nor da nor Tknikan


 

Deskargatu dokumentua

 

Materialen deskarga, errekurtsoen lagapena...

Bideo korporatiboa

 

Bideo gehiago

ZERBITZUAK

Tknika lanbide-heziketako sistemaren berrikuntzarako tresna da, eta, berrikuntza kudeatzeko duen ereduari jarraiki —TknikaINNOVA— enpresak, teknologia- eta ikerketa-zentroak, unibertsitateak eta sistemari balioa ematen dion beste edozein erakunde barne hartzen ditu bere jardueran, betiere berrikuntza irekiaren dinamikan.

Errekurtsoen lagapena

TKNIKAk Lanbide Heziketako berrikuntza sustatzeko eta bultzatzeko duen zereginari jarraiki eta dituen ekipamenduak eta baliabideak ahalik eta errentagarrien egiteko xedearekin, Lanbide Heziketako Zentroen eta bertako profesionalen eskura jartzen dira baliabide horiek, mailegu gisa eguneroko lanean erabil ditzaten.

Tknikan sortutako materialeak

Proiektuen emaitzen transferentziak Tknikako kolaboratzaileen (EAEko lanbide heziketako zentruetako irakaslegoa) eta dinamizatzaileen lana balioan jartzea ahalbidetzen du. Material hauek erabiltzaileengana iristaraztea gure erantzunkizuna da. Material hauen egokitzapen maila, erabilgarritasuna eta kalitatea neurtzeko helburuarekin, urtero galdeketa bat egingo zaizue zuen iritzia jasotzeko.

Prestakuntza

Esparru desberdin eta anitzetan, irakasleei zuzenduriko prestakuntza planak martxan jartzen ditugu.

Zerbitzuak-TKgune

Lanbide Heziketako ikastetxeez osaturiko sareak Berrikuntzarako eta Hobekuntzarako zerbitzu teknikoak eskaintzen dizkie Enpresa Txiki eta Ertainei

Ekingune

Euskal Herriko Lanbide Heziketako Ekintzailetza Komunitatera. TKNIKAk (Lanbide Heziketako berrikuntzarako Zentrua) eta bai publiko eta pribatu-kontzertatu sareetako Lanbide Heziketako Ikastetxeek garatutako eta ekintzailetzarekin erabateko konpromezua duen proiektua.

ETHAZI

Etekin Handiko Zikloak

FPeuskadiNews

FPEuskadiNews aldizkaria honako asmoarekin sortu dugu: informazioa ematea eta elkarrekiko erlazioa eta komunikazioa hobetzea familia handi honetan, hots, Lanbide Heziketa osatzen dugunon artean.

 

Hitzarmenak eta akordioak

 

 

BERRIAK

 
  • 2016/07/13 (Komunikazioa)

    Nafarroako ordezkaritza bat Tknikan

    Nafarroako Gobernu, zenbait udalerri eta garapen agentziez osaturiko Nafarroako ordezkaritza batek Tknika bisitatu du gaur. Zentroko Zuzendari Exekutibo Iñaki Mujika Aizpurua izan da bisita gidatzearen arduradun nagusia.

    + irakurri
     

    Argentinako Instituto Tecnológico Beltrán-ekin erakunde arteko kooperazio hitzarmena sinatu du Tknikak. Hezkuntza tekniko eta profesional, garapen jasangarri eta ikerketa teknologikoaren kudeaketaren inguruan kooperaziorako oinarri formala ezartzea da helburua.

    + irakurri
     
     
  • Erasmus+ programak finantzaturiko proiektua da METALS (Sector Skills Alliance). Europar mailan makina-erremintaren etorkizunaren joerak zein diren detektatzea eta joera horien arabera kurrikulo berri bat garatzea dira proiektuaren helburu nagusiak.

    Proiektuan hauek parte hartzen dute: CECIMO (proiektuaren koordinatzaile bezala - Belgika), ITB-Alemania, VDW YF- Alemania, Detmold Government Dep. 45- Alemania, IMH, AFM, KEI-IVAC, TKNIKA, AFOL Metropolitana- Italia, UCIMU-Italia, eta ECOLE- Italia.

    + irakurri
     

    2016/06/22 (Komunikazioa)

    MEXIKAR TALDE BATI FORMAKUNTZA TKNIKAN

    Mexikoko estatu ezberdinetako irakasle talde bat hiru egunetako formakuntza jasotzen ari da TKNIKAn. VETIBAC ( Vocational Education and Training International Basque Campus)

    + irakurri
     
     
  •  

    Jardunaldi tekniko hau Miguel Altuna, Bergarako Institutua eta Elgoibarko IMH ikastetxeen artean 2015-2016 ikasturtean landutako proiektuaren emaitza da. Proiektuan aurreikusitako ekintzetako bat jasotako ezagutzen transferentzia da.

    Aipatutako proiektua bi ataletan banatu da: Alde batetik  Fagor8065 zenbakizko kontrolen fresatzeko makinen pieza parametrikoen familiak egin dira; eta bestetik,  aipatutako zenbakizko kontrolean pertsonalizatutako pantailak, honela pieza-familia honen mekanizatua gehiago automatizatzen lagunduko digularik.

    Hitzaldian hainbat adibide erabiliko ditugu, pieza parametriko eta Visual Basic-en pantailak egiteko lehen urratsak adieraziz. Hauek zenbakizko kontroleko programak erabiliko dituen parametro desberdinei balioak ematen lagunduko digute.

    Ikastaro hau bereziki Fabrikazio Mekanikoko irakasleentzat da (Mekanizazioa, Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa) Fagor 8085 edo bertsio berriagoko kontrolak erabiltzen dituztenentzat.

    Helburuak:

    • Programazio parametrikoen abantailak ezagutzea.
    • FGUIM software erabiliz pantailak egitea.
    • Visual Basic erabiliz pertsonalizazio pantailak egitea.

    Edukiak:

    • 1.- Fagor 8065.
    • 2.- FGUIM:
    • Pantailak sortu eta beraien arteko saltuak egin.
    • Zenbakizko aldagaiak atera.
    • 3.- Visual Basic:
    • Pantailak sortezko prozedimendu orokorra.
    • Aldagaiak irakurri.
    • Aldagaiak idatzi.
    • 4.- Pieza parametrikoak.
    • 5.- Adibideak.

    Deialdia:

    • Datak: 2016ko ekainak 23.
    • Lekua: IMH (Elgoibar)
    • Ordutegia: 9:00 - 14:00 (5 ordu guztira)
    • Plaza kopurua: gehienez 12 irakasle
    • Norentzat gomendatua: bereziki Fabrikazio Mekanikako irakasleei zuzendua.


    Izen-ematea: bidali email bat helbide honetara: paco.navarro@imh.eus esanez izena eta zenbat irakasle.

    Izen-emateko epe muga: 2016ko ekainaren 22an goizeko 9 etan.

    + irakurri
     

    Maiatzak 31-tik Ekainak 3-ra Amsterdamen izandako UIIN (University Industry Interaction Network) Conferencen, TKgune programa praktika on bezala hautatua izan da.

    + irakurri
     
     
  • 2016/06/06 (Komunikazioa)

    TKNIKA ALABAMAN

    Tknikako Lanbide Heziketaren eremuko Nazioartekotze Arloko ordezkaritza bat ekainaren 5 eta 8 artean Birmingham, Alabaman, ospatzen ari den konferentzia batean partehartzen ari da.


    Konferentzia honen antolatzailea TA3 (The Transatlantic Technology and Training Alliance) da, eta bere lema "Milurteko Lan Indarra Lortzen: Ikasteko, Dirua Irabazteko, eta Elkarreragiteko Modu Berriak".


    Tknikako ordezkaritzak, besteak beste, Euskadiko Lanbide Heziketan ezartzen ari garen erronketan oinarrituriko  ikaskuntza kolaboratiboa azalduko du.

    + irakurri
     

    Ekainaren 2 eta 3an Madrilen ospatzen den III LANBIDE HEZIKETAKO KONGRESUAN partehartuko du gaur Tknikak, LANBIDE HEZIKETA: ETORKIZUNEAN PENTSATZEN lemapean.

     

    "Metodologi estrategia berri eta partehartzaileak" hitzaldia Tknikako Ikaskuntza Metodo eta Prozesuen Ikerketa Arloko Zuzendari Agustin Agirre Andonegik emango du.

     

     

    + irakurri
     
     
  • 2016/05/31 (Komunikazioa)

    BELABARATZ-TKNIKA AURKEZPENA

    BELABARATZ-TKNIKA, Iturria Lanbide Heziketan duten ekintzailetza proiektuentzat hazitegi berria aurkezteko prentsaurrekoa ospatu da gaur.

    + irakurri
     

    2015ean Lanbide Heziketako zentroetan sortutako 53 enpresek 1.000 eta 1.800 euro artean jaso dituzte

     

    Euskadiko Lanbide Heziketan ekintzailetza sustatzeko 110.000 euroko laguntza eman du "la Caixa"  Gizarte Ekintzak

    + irakurri
     
     
  • Tknikan eta ikastetxeetan garatutako proiektuen ondorioz sorturiko material didaktiko berriak publikatu dira eta webgunetik deskargatzeko aukera dago.

    + irakurri
     

    Aste honetan, eta hiru egunez, Tknikako Ikaskuntza Metodo eta Prozesuen Ikerketa arloko bi kide Ipar Irlandan izan dira prestakuntza bat ematen. Helburu nagusia bertako SERC eskoletako 25 irakasle Erronketan oinarritutako ikasketa kolaboratiboan lanean hasteko prestatzea eta animatzea izan da. Esperientzia polita eta aberasgarria izan da bi aldeentzat,  etorkizunean ere elkarlanean jarraitzeko asmoa azaldu duena.

     

    + irakurri
     
     
  • Tknikak Mondragon Unibertsitateak antolaturiko "Hezkuntza Berrikuntza 3. jardunaldia"n partehartuko du maiatzaren 13an: Hezkuntza testuinguru eraldatzaileak: bizipenak eta erronkak izango da jardunaldiko gaia.

    Informazio gehiago Mondragon Unibertsitatean

     

    + irakurri
     

    ACICAEk (Euskadiko Atomozio Clusterra) antolaturiko Automozio sektoreko Ate Irekien Egunean partehartuko du Tknikak maiatzaren 7an.

    Automozio industria ezagutzera eman eta familia osoarentzat ekintzekin gozatzeko aukera ematea da helburua. 

    Tokia:

              AIC - Automotive Intelligence Center

              Boroako Enpresa Parkea, Park. 2-A4

              Amorebieta- Etxano

              A8 Autopista - 100 Irteera- Boroa

    Ordutegia: 10-15h
    Irekiera: 11etan AICko atrioan
    Publikoa: irekia (inskribatzea beharrezkoa)


    Ekintzak

    • Haurrentzako tailerrak
    • Karts zirkuitoak
    • Scalextric
    • F1 simulatzaileak
    • Zentro/enpresetara bisita gidatuak
    + irakurri
     
     
  • 2016/05/05 (Komunikazioa)

    ner group Tknikan

    Euskadiko Lanbide Heziketako irakaskuntza metodologi berriei buruzko interesa izan du ner group-ek, eta Tknika bisitatu dute metodologiok hurbiletik ezagutzeko.

    + irakurri
     

    Apirilaren 28an Bilboko Material ConneXionen egoitzan Lanbide Heziketako dozena bat irakasle elkartu ginen ireki berri den materioteka hau ezagutzeko asmoz.

     

    + irakurri
     
     
  • Tknika and Tolosaldea have taken part in DIGI.COM/YOUTH Erasmus+ project's third transnational meeting that has been held in Lodz, Poland.

    + irakurri
     
     
  • 2016/04/06 (Mikel Leunda)

    TKguneko zuzendarien bilera

    Jorge Arevalo Turrillas, Lanbide Heziketako Sailburuorde, eta besteak beste, Tknikako alorretako hiru zuzendarik osaturiko Euskadiko LHko delegazio batek, Canarias-Euskadi Lanbide Heziketako Jardunaldietan parte hartzen dute, Tenerife eta Gran Canarian, martxoaren 14tik 17ra.

     

    Euskadiko LHko ezaugarri nagusiak, Tknikako alorretako lanaren hildo nagusiak, eta besteak beste, lanbide heziketako ikastetxe adierazgarri batzuen zuzendaritza kudeaketa aurkeztuko ditu Euskadiko delegazioak lau egun hauetan zehar.

     

    Jardunaldi hauetara gonbitea Canariasko Gobernuko Lehendakari Fernando Clavijo Batlle eta Hezkuntza eta Unibertsita Sailburu Soledad Monzón Cabrera eskutik etorri da.

    + irakurri
     
     
  • Lanbide Heziketako Sailburuordetza eta Minnesotako estatuko Hezkuntza Sailak, hitzarmen bati leku eman zion harreman bat sortu zuten.

     

    Esparru honetan, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza ofizial batek Minnesota bisitatu zuen urrian 2015eko urrian. Bisita horrekin batera, EAEko irakaslegoak estatu horretako ikastetxe ezberdinetan formakuntza/irakaskuntza programa bat gauzatu zuen bi astetan zehar. Orain Minnesotako irakaslegoa da EAEko ikastetxeetan egonaldia burutzen duena.

     

    Zalantzarik gabe, urrats horiek eragin biderkatzailea izan dute gure nazioarteko estrategian, eta kalitatezko balio erantsia eman diote fabrikazio aurreratuaren edo Fabrikazio 4.0 eremuari.

    + irakurri
     

    (LEIRE ZUBERO)

    URRATSBAT SARIAK

    AURTENGO URRATSBAT SARIETAN PARTE HARTZEKO EPEA ZABALIK DAGO

    + irakurri
     
     
  • 2016/02/24 (Mikel Leunda)

    Dronak Lanbide Heziketan

    Demak otsailaren 18 eta 19rako antolaturiko "Gazte Ekintzaile eta Enpresen Sendotzeari buruzko I. Jardunaldi"etan parte hartuko du Tknikak.

     

    Otsailaren 18an ospatuko den ""Gazte ekintzailetza" mahai-inguruko hizlarietako bat izango da Ekintzailetza eta Aldaketaren Kudeaketa Arloko Zuzendari Samuel Triguero Álvarez.

     

    Lanbide Heziketako ziklo guztietan ekintzailetza kulturari ematen zaion garrantzi gero eta handiagoa, edo eta LHk enpresak martxan jartzeko orduan gazteei eskeintzen dizkien aukerak azalduko ditu besteak beste.


    Informazio gehiago edo izena emateko: http://www.dema.eus/jornada/

    + irakurri
     
     
  • 2016/02/12 (Komunikazioa)

    ETHAZIren aurkezpena Ipar Irlandan

    TKNIKAk, Lanbide Heziketako 80 irakasle eta zuzendariren aurrean, ETHAZI proiektua aurkeztu du Ipar Irlandan, hezkuntza ministroa presente izan delarik.

    Natalia Gastón eta Usoa Cuendek proiektuaren ezaugarriak azalduz, audientziaren arreta bereganatu dute eta etorkizunerako zubiak eraiki dituzte.

    + irakurri
     

    15 autonomia-erkidegoko Hezkuntza arduradunek Tknika bisitatu dute gaur goizean, lantzen gauden proiektuak bertatik bertara ezagutuz: robot bidezko fabrikazio gehigarria, 3D inprimagailu bidezko fabrikazio gehigarria, ingurune birtualak, akuaponia, energia-eraginkortasun aplikatua, ikaskuntza-esparru berriak, etab.

     

    Autonomia-erkidegoetako arduradunek Euskadin igaroko dituzten bi egunen barne kokatzen da bisita hau, Lanbide Heziketa Euskadin zein eratara ari den eraldatzen ezagutzeko helburuarekin.

     

    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte eta Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalo izan dira aldaketa hauen berri ematearen arduradunak, eta baita Tknikan zehar bisita gidatzearenak ere.

    + irakurri
     
     
  • Kolaborazioa akordio honen bitartez TKnikak (Lanbide Heziketako Berrikuntza Zentroa) Donostiako Martutene auzoko 27. poligonoan dagoen Enertic eraikuntzako iSare Mikro Sarea (SmartGrid) erabiltzeko aukera izango du.

    + irakurri
     

    Quality Innovation of the Year Competition-en nazioarteko fasean finalista bezala pasatu zen Tknika, eta Euskal Herrian irabazle gisa bere kategorian (sektore publikoko eta irabazi asmorik gabeko erakundeen kategoria). Euskal Herriko LHko ekintzailetza kultura eta enpresa iniziatibari laguntza ikuspegi integrala saritu zen horrela.

    Abenduaren 9an, Tknikako ordezkaritza batek, Iñaki Mujika Zuzendari Exekutiboa buru, Bilboko Euskalduna Jauregian ospaturiko Kudeaketa Aurreratuari Euskal Sariaren Galan partehartu zuen.

    Bai ebaluazio taldeak eta bai epaimahaiak, Tknikak aurkezturiko esperientzia berritzailea baloratu zuten nabarmen, besteak beste, honako atributuak nabarmenduz: berritasuna, erabilgarritasuna, ikaskuntza, bezeroari orientazioa, eta eraginkortasuna.
    Tknika finalista geratu zen nazioarteko finala Tallin-en (Estonia) ospatuko da datorren urtarrilaren 27an.

    "Quality Innovation of the Year" nazioarte mailan prestigio handia duen lehiaketa da, eta berritzaileei laguntzen die:

    -Beraien esperientzia berritzaileen ebaluazioa izaten.

    -Beraien berrikuntza beste berritzaile batzuenekin alderatzen.

    -Beraien berrikuntzaren ikusgarritasuna handitzen.


    Parte hartzen duten herrialdeen lehiakortasuna hobetzen laguntzen du guzti honek azken finean.

    Quality Innovation of the Year Competition-i buruzko informazio gehiago http://www.qualityinnovation.org/ helbidean aurkitu dezakezue.

    + irakurri
     
     
  • Pasa den Azaroaren azken astean zehar, Lanbide Heziketako ikastetxe desberdinetako eta Tknikako hamar pertsonez osaturiko irakasle talde batek, Erasmus+ europar deialdiaren barruan antolaturiko mugikortasun bidai batean parte hartu du Ingalaterrako Birmingham inguruan.

    Mugikortasun proiektu honen gai nagusia Fabrikazioa Aurreratua izan da, eta honen barruan bereziki, Eransketa Bidezko Fabrikazio Matalikoa. Gai honekin zuzenean edo zeharka zerikusia duten zenbait bisita eta bilera egin dira enpresa, ikastetxe eta unibertsitateekin. Eginiko bisita guztien balorazioa oso ona izan da, gertu gertutik ezagutu ahal izan ditugulako "Additive Manufacturing"arekin erlazionaturiko proiektu, lan ildo, esperientzia eta jardunbide egoki ugari, denak ere, teknologia honetan oinarrituriko prozesu desberdinen bidez. Baita ere ezagutu ahal izan ditugu teknologia hauen aplikazio-eremuak.

    Bisitaturiko erakundeen artean ondorengo hauek izan dira, Cranfield-eko Unibertsitatea, non duela urte asko hasita, arku elektriko eta ari bidezko eransketa fabrikazio prozesu desberdinak garatzen ari diren. Unibertsitate hau arku eta arian oinarrituriko (Plasma, MIG eta TIG) eransketa teknologietan erreferentzi garrantzitsuenetako bat da, garrantzitsuena ez bada. Erabiltzen dituzten materialak ondorengo familia hauetakoak dira: altzairu herdoilgaitzak, aluminio aleazioak, eta titanio aleazioak, denak ere pieza ertain eta handiak egiteko, bereziki aeronautika sektorerako garatuak.

    Baita ere eta estuki Eransketa Bidezko Fabrikazioren erlazionatua Renishaw-era eginiko bisita izan zen. Enpresa hau mundu mailako beste erreferentzi garrantzitsua da prezisio handiko neurketa, kalibrazio eta egiaztapen gailuen fabrikazio eta komertzializazioan. Azken urte hauetan apustu garrantzitsua egin du eta egiten ari da "additive manufacturing" makina berrien garapen eta ekoizpenean, enpresa honen etorkizuneko ildo berri estrategiko bezala. Renishaw-ek ekoizten dituen makinen ezaugarri nagusia laser-izpia erabiliz aurretik zabaldutako hauts geruza baten fusio selektiboan datza. Beraiek bere prozesu honi "Metal 3D printing" deitzen diote. Prozesu honen bidez oso forma bereziko eta prezio handiko piezak egin daitezke, industriarako aplikazio-eremu zabal baterako eta medikuntzarako ere.

    Izandako beste bisita bat Delcam izan zen. CAD-CAM mundu mailako enpresa honek, soluzio aukera zabala eskaintzen du diseinu, fabrikazio eta inspekzioan edozein motatako pieza eta aplikazio eremuan (mekanika aurreratua, mekanizazio prozesu bereziak, bitxitegi industria, oinetakoen industria, robotentzako programazio teknologiak, inspekzio, eta abar). Bertan horrelako software enpresa batek eskaintzen dituen aipatutako soluzioez gain, nola antolatzen den ikusi ahal izan genuen, bai soluzio berrien garapenean eta baita ere mundu mailan ematen duten zerbitzuari dagokionez ere.

    Azkenik, baita ere oso interesgarria izan zen Dudley College-era eginiko bisita. Ikastetxe hau, 150 urteko ibilkbidearekin, "Black Country" eremuaren barruak kokatzen da. Izen hau bertan burdinaren industriak izan zuen garapen garrantzitsuagatik, ikatz meatzeekin eta burdin fundizio eta fabrikekin. Gaur egun, ikastetxe honen 15000 ikasle ditu eta bereziki bideratuta dago ikerketa aplikatura eta berrikuntzara, bai teknologiari dagokionez eta baita ere gai metodologiko eta gizarteratze gaiei dagokionez ere.

    Mugikortasun honen balorazioa oso positiboa izan da. Eransketa Bidezko Fabrikaziorekin zerikusia duten enpresa eta lan-ildo garrantzitsuak bertatik ezagutzeko aukera eman digu eta teknologia hauek gaur egun izaten ari diren  eta etorkizunean izango duten garrantzia ere bai.

    Azkenik, bisita eta egonaldi guztietan bertako erakunde eta pertsonengandik jasotako atentzio eta atsegintasuna eskertzea besterik ez zaigu geratzen. Mila esker bihotzez.

    + irakurri
     
     
  • Namibiako irakaskuntza munduko 13 profesional formakuntza ikastaro bat jasotzen ari dira bi astetan zehar Tknikan, Namibia Training Authority-ko arduradun bat eta 6 Lanbide Heziketako ikastetxetako ikasketa buru eta departamentu buru, hain zuzen ere.


    Namibiako ikastetxeetako irakasleei ere zabalduko zaie hurrengo urteetan formakuntza hau Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxe ezberdinetan zehar.

    + irakurri
     

    Diario Vascok Tknikaren zeregina aitortu du enplegua sortzeko Berrikuntzaren mailan, hain zuzen ere, ikasleekin enpresak sortzeko UrratsBat programa dela eta, enpresa hauen biziraupen ratio altua ere kontuan hartuz.

    diariovasco.com sarien 2015eko edizioak, besteak beste, enpresa, kultura, zientzia edo hezkuntza eremuetan berrikuntzaren bidez, Gipuzkoarentzako bai egun eta bai etorkizunerako oinarrizkoak diren eremuetan arrakastak lortzen ari diren pertsona eta erakundeak saritu ditu.

    + irakurri
     
     
  • 2015/11/19 (Komunikazioa)

    Bizkaia. Tknika Bizkaiko Teknologi Parkean

    Tknikak instalazioak ditu jadanik Bizkaian, hain zuzen ere, Bizkaiko Teknologi Parkeko Kabi 612 Eraikinean.


    Kabin egingo den lanaren hildoetariko bat LHko ikasleen artean ekintzailetza bultzatzea izango da, eta baita ateratzen diren enpresa-iniziatiben ondorengo biberizazioa eraikin honetan ere.


    Baina gainera, Bizkaiko irakaslegoak Tknikarekin lan egiteko hurbilagoko kokapen bat izango du eskura era honetara, hala nola, formakuntza saioak edo bilerak  burutu ahal izatea.


    Gaurko egunean Tknikak bere proiektu eta zerbitzuak aurkeztu dizkie Kabi 612n kokaturiko enpresei, lankidetza proiektu edo aliantza posibleak lantzeko helburuarekin, eta baita eskaini ahal dizkiegun zerbitzuak azaltzeko ere.

    + irakurri
     
     
  • Chileko unibertsitate ezberdinetako hezkuntza autoritateek, Lanbide Heziketako Sailburuorde Jorge Arévalo Turrillasek emandako konferentzian partehartu dute. Konferentzia honek Euskadiko Lanbide Heziketa eredua izan du hizpide.

    + irakurri
     

    The second transnational meetings of DIGICOMYOUTH Erasmus+ project were held at Tecnalia (Euskadi) the 10th and 11th of November. Project leaders from VHS ChamLodz UniversityLEAPTecnalia and Tknika as consortium members shared their experience during the Reasearch output and discussed about the Final Report provided by Lodz University involving all the considerations made in the National Reports from each country.

    The consortium had the opportunity to share and discuss about the Research Final Report with members of Centro Formativo Otxarkoaga in order to focus in the best way during the next outputs.
     
    During the next months, the consortium will face crucial outputs of the projects and will pilot the digital challenges within the platform.
     
    + irakurri
     
     
  • Pasaden Urrian lanbide heziketako 5 irakasle, Erasmus+ mugikortasun programa medio, Bretainian Material Konpositeekin lanean diharduten ikastetxe, zentro teknologiko, ikerkuntza zentro eta enpresak bisitatu ditugu. Guzti horietan ezagutu ahal izan ditugu lehen eskutik, beraien ezaugarri, joera eta lan ildoak.


    Alde batetik, hiru ikastetxe bisitatu dira: Nanteseko IUT, Saint-Brieuc-eko IUT eta Bresteko IUT. Bertan Licence Professionnelle Composites deritzon urtebeteko formakuntza eskeintzen da; batxilergoa + 2 urteko DUT bat egin ondoren aukeratu daitekeen formakuntza da. Formakuntzaren plangintza, programazioa, antolaketa eta erabiltzen dituzten laborategi eta tailerrak ikusteko aukera izan dugu. Aipatzekoa da hiru kasuetan alternantziako ikasle kopuru handia dutela. Beste alde batetik, Konpositeen arloko enpresa desberdinak bisitatu dira: nautika, automozioa, eraikuntza eta hiriko altzarigintza, kirolak,... Enpresa horietan beira zuntzezko eta karbono zuntzezko piezak fabrikatzen dira prozesu desberdinak erabiliz. Infusioa, RTM-a eta SMC-a dira gehien erabiltzen dituzten prozesuak, aldiz laminazio manuala eta proiekzioa oso gutxi erabiltzen dira. Bisitatu diren enpresak ondorengoak izan dira:  Yffiplast Composites, PogoStructures, Multiplast, Faurecia. Azkenik, zenbait zentru teknologiko edo ikerkuntza zentru bisitatu dira baita ere: ID Composite, CRT Morlaix, IFREMER Brest eta ComposiTIC. Bidaiari esker etorkizunera begira egon daitezkeen jarduera posibleetarako kontaktuak lortu dira, eta Tknika eta EAEko lanbide heziketa sistema ezagutarazi da.


    Bisita hauek Composite Bretagne erakundeari esker egin dira, erakunde honek Konpositeen sektorea dinamizatzen du Bretainan eta inguruko industriaren beharrei erantzuna emateaz arduratzen da.

     

        

        

    + irakurri
     

    2015-11-1 (José Ramón Gómez Laconcha)

    OCDE-k ETHAZI zikloak parktika onak gisa aitortzen ditu

     

EKITALDIAK

 

HARREMANA

 

TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g
20100 Errenteria (Gipuzkoa)
Telef.: 943 08 29 00
Faxa: 943 08 29 11
info@tknika.eus

Bixita eskaera:


Identifikatzeko Testua