Arloak

Bereak diren funtzioak betetzeko, TKNIKA arlo hauetan egituratzen da:

Lanbide Heziketari Aplikatutako Berrikuntza

Ikerketa eta berrikuntza aplikatua Lanbide Heziketaren oinarritzat hartuta ideia edo teknologia bat sortzen denetik aplikatua izan arte dagoen gaitasun hutsunea txikitzeko egiten dugu lan bai enpresa txiki eta ertainetan.

Etengabeko Hobekuntza

Euskadiko Lanbide Heziketako zentroen laguntzaile gara hauen bikaintasuna erreferentzia izan daitezen lortzen dituzten emaitzengatik.

Ikaskuntza Metodo eta Prozesuen Ikerketa

Lanbide Heziketaren potentzial guztiz lortzeko ikertu, diseinatu eta eszenatoki berriak experimentatzen ditugu, hauei gestio, organizazio, baliabide, metodologia eta tresnak integratzen dituzten formulak aplikatuz.

Ekintzailetza eta Aldaketaren Kudeaketa

Lanbide Heziketako beste kolaboratzaile guztiekin batera laguntzen dugu Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialean, honela zentroetako ikasle eta irakasleen kultura eta ekintzailetza errefortzatuz eta hauen transformazioa lagunduz.

Lanbide Heziketaren eremuko Nazioartekotzea

Lanbide Heziketako nazioartekotze estrategia eramaten dugu, mundu mailan erreferentea dena.

Jasangarritasunari buruzko alor berria (garapenean)

Euskadik giza hazkunde jasangarriaren alde egin nahi du. Hazkunde horretan, gizartea, ingurumena, kultura eta ekonomia ez daude bereizita, elkarrekin konektatuta baizik.

nordanor-cover

Nor da nor Tknikan

Eta zergatik dokumentu hau?

Dokumentu honen helburua, Tknikan lanean dihardugun pertsonekin harremanetan jartzeko bide desberdinak aurkeztea da.