Etengabeko Hobekuntza

Etengabeko Hobekuntza arloaren misioa da Euskadiko Lanbide Heziketako sistemaren bikaintasunarentzat lagungarri izatea, ikastetxeei beren garapenean eta beren helburuak lortzen lagunduta.

Lehentasunezko hiru premia identifikatu ditugu ikastetxeak kudeatzeko esparruan:

Erraztea LHko ikastetxeetan gertatzen ari diren eraldaketei lotutako hobekuntza-planak (estrategia berriak, hedatzeko antolamolde berri egokiak, prozesu berriak, ISO arauen bertsio berriak, EFQM eredua, arduradun berriak…) aztertzen, lehenesten eta definitzen.

Belaunaldi-txandaketaren kudeaketan laguntzea: aldaketak ikastetxeak kudeatzeko oinarrizko postuetan, sistemarentzat oro har eta ikastetxe bakoitzarentzat bereziki ezagutza galtzeko arriskua, ezagutzaren kudeaketa, prestakuntza arduradun berrien kudeaketaren esparruan.

Laguntza ikastetxeen berrikuntzan eta hobekuntzan eta horien kudeaketan.

Tklitatea blog-a gure ikastetxeekin dugun komunikazioa bizirik mantentzeko tresna garrantzitsua dugu, eta baita ikastetxeekin elkarlanean kudeaketaren etengabeko hobekuntzaren esparruan egiten duguna gizartearekin partekatzeko ere.

Bukatutako Proiektu eta Zerbitzuak

Ez dago bukatutako proiekturik arlo honetan

Azkeneko albisteak