Ikaskuntza Metodo eta Prozesuen Ikerketa

Ikaskuntza Metodo eta Prozesuen Ikerketa Arloak bi jarduketa-esparru nagusi ditu batik bat:

1.

Lanbide-heziketaren esparruan ikaskuntza-prozesuen hobekuntzan eragina duten eredu metodologikoak ikertzea, diseinatzea eta inplementatzea.

ETHAZI ereduaren eta arlotik hura hedatzeko garatzen diren proiektu eta zerbitzuen ezarpenaren, diseinuaren eta hedapenaren gainean pibotatzen du arlo metodologikoak. Proiektu eta zerbitzu nagusiak hauek dira: ETHAZI gordetegi digitala, SET (Skills Evolution Tool) ikuspegia eta ebaluazio-tresna, aldaketa metodologikora bideratutako prestakuntza-programak, ikaskuntza-espazio berritzaileen garapena eta nazio eta nazioartekotze mailan erreferentziako erakundeekin lankidetza-sareak eta aliantzak eraikitzea ikaskuntza-metodologia aurreratuak aplikatzean.

ETEKIN HANDIKO ZIKLOAK (ETHAZI)

Lanbide Heziketako Zentroak

Ikasle

Irakasle

Prestakuntza zikloak

ETHAZI eredu metodologikoa FPeuskadiko ikastetxe publikoetan zein kontzertatuetan aldaketa metodologikoa eragiteko eredua da. Helburu nagusia ikastetxeetan ikasleek gaitasun profesionalak hobeto garatzeko ikasketa testuinguru berriak sortzea da, gaitasun tekniko, zeharkako gaitasun, kultura ekintzailearen sustapen eta pentsamendu sortzailearen garapenean oinarrituz. Ikasleengan gaitasun horien hobekuntzak, etorkizunean, gure enpresentzat eta erakundeentzat lehiakortasuna hobetzeko aukera bat direla sinesten dugu.

Aldaketaren oinarrizko elementua ERRONKETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA KOLABORATIBOA da.

Etekin handiko zikloei buruzko informazio gehiago nahi baduzu “ETHAZI Biltegi Digitala” zure eskura duzu.

Gaur egun, proba fase gaindituta, hedapen fasean murgilduta gaude eta 52 dira proiektuan parte hartzen ari diren ikastetxeak, 225 ziklotan ezarria dagoelarik eta 1650 irakasle eta 5625 ikasleren parte hartzea bermatua dagoelarik.

IKASKUNTZA OFERTA

Euskadiko LHn aldaketa metodologikorako prestakuntza-programak

Ikastetxeen egunerokotasunera egokitutako prestakuntza-programak eskeintzen dira, dinamika aktibo kolaboratiboak oinarri duten saioez osaturikoak eta formato erdipresentzialean eskeintzen direnak.

Saio guztiak, aldaketa metodologikoaren arlo guztietan inplantazioan aritutako irakasleek garatutakoak dira.

Eskeinitako edukiak, ondorengo bloke edo moduluetan eskeintzen dira:

Izena
Ethazi Oinarrizko Prestakuntza
Pentsamendu sortzailearen garapena
Kultura ekintzailearen sustatzea

Gure ustez, ikaskuntza modurik hoberena eginez ikastea da. Ikaskuntza modu honek, ikastaro bakointzean parte-hartzen duen pertsonari lankidetza aktibo izatea eskatzen dio; prozesuan, aurretiko lanetan, aurrez aurrezko saioetako dinamiketan eta ikasgelako lan praktikoetan.

Etekin Handiko Zikloetako ikaskuntza-koordinatzailea Lanbide Heziketako ikastetxeetan

Ikaskuntza-koordinatzailearen programaren helburua da ikastetxeko pertsona erreferente bat prestatzea, ETHAZI ikuspegia izateaz gain, ETHAZI bere ikastetxean ezartzeko proiektua diseinatzeaz eta gauzatzeaz arduratuko dena.

DESKRIBAPENA:

  1. Egungo joera metodologikoen oinarri teorikoak ezagutzea. Elkarlaneko ikaskuntza aktiboan oinarrituta.
  2. Epe ertain – luzerako proiektua kudeatzeko formula definitu eta garatu, bidean gerta daitezkeen ustekabeak zentruko kudeaketa plangintzan integratuz.
  3. Aldaketaren aurrean sor daitezkeen erantzun posibleei aurre egiteko eta ideaiak transmititzeko komunikazio teknikak barneratzea.
  4. Pertsonen kudeaketara oinarritutako lidergoa martxan jartzea, ikastetxeko pertsona guztiak ETHAZI ikuspegiarekin bat eginez lan egitea lortzeko.

Edukiak 3 bloketan banatuko dira:

BlokeaIzena
1Pertsonak eta komunikazioa
2ETHAZI ikuspegia
3Ikastetxe proiektua

Orduak guztira: 100 (65 aurrez aurre + 35 on-line)

Tutorizazioa eta formakuntza

Lanbide Heziketako ikastetxeetan metodologi berrien inplementazioa egiteak, euren baitan aldaketa garrantsitsuak gauzatzea dakar. Hori dela eta, prozesuan zehar persona adituen aholkularitza eta tutorizazioa izatea ezinbestekoa bihurtzen da.

ETHAZI ereduaren inplementazioan lortutako esperientziak eta Euskadiko Lanbide Heziketaren emaitza baikorrek, Tknikako lan ona bermatzen du, eta hori dela eta, aldaketa metodologikoaren erreferenteetako bat bihurtu gara nazioarte mailan.

Egun, aldaketa prozesuan lanean ari diren Lanbide Heziketako Sistema eta Ikastetxe desberdinen aholkularitzan dihardugu. Ikaskuntza Metodo eta Prozesuen Ikerketa Arlotik norberaren beharretara eta ezaugarrietara moldatzen diren inplementazio eta prestakuntza-programen disenua egitea eskaintzen dugu.

Aldaketa metodologikorako sentsibilizazio-jardunaldiak

Jardunaldi hauen helburua, egun dugun hezkuntza-testuinguru berriren inguruko informazioa helaraztea, ikasleak prestatzeko aldaketa metodologikoaren premia ezagutzea eta aldaketa hori, ikasgeletan nola egin daitekeen azaltzea da.

Jardunaldi bakoitzak bi atal ditu; batetik, saioko edukien inguruko azalpen orokorra egiten da, eta bestetik, beren zikloetan ETHAZI eredua martxan ipini duten LHko ikastetxeetako irakasleek euren esperientzia azaltzen dute.

2.

TKNIKAren transferentzia-prozesua bultzatuko duten prestakuntza-programen diseinua, garapena eta kudeaketa.

Bigarren atalean, batik bat, lerro eta helburu hauek lantzen dira:

Proiektu eta zerbitzuen ustiapen eraginkorra eta transferentzia ahalbidetuko duten prestakuntza-programa eta ekintzen diseinua, garapena eta kudeaketa.

Ekarpen aktiboa Euskadiko LHren nazioartekotzean, prestakuntza-programa espezifikoen garapenaren bidez, ponentzia eta ekitaldietan parte hartuta eta eredua beste herrialde batzuetan inplementatuta eta Europako proiektuetan parte hartuta.

Proiektu eta Zerbitzuak

SET (Skills Evolution Tool)

Eboluziora bideratutako gaitasunen ebaluazioa
SET aplikazioa, ikaslea protagonista den ikaste-prozesuak erabiltzen direnean aproposa ikusten dugun ebaluazio sistemek eduki beharko lituzketen ezaugarri guztiak dauzkan erraminta bat da. Bere izena “SET” Skills Evolution Tool esalditik dator eta bere izenak dionez, ikasleen gaitasunen lorpen maila neurtzea da helburua.

ETHAZI

Etekin Handiko Zikloak
Ikaskuntza-eredu guztia ERRONKETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA KOLABORATIBOAREN inguruan antolatzen da, hori da elementu nagusia.

Bukatutako Proiektu eta Zerbitzuak

Ez dago bukatutako proiekturik arlo honetan

Azkeneko albisteak