Lanbide Heziketaren eremuko Nazioartekotzea

Euskadiko lanbide heziketak nazioarteko aitorpena lortu du azken urteotan eta erreferente bihurtu da mundu-mailan.

ELGAk, Europar Batasunak eta beste erakunde batzuek gure lanbide-heziketako sistema goretsi dute, eta azpimarratu dute, Euskadiko lanbide-heziketaren berezko malgutasuna eta testuingurura egokitzeko gaitasuna ikusirik, haren funtsezko elementu asko guztiz transferigarriak direla beste sistema edo herrialde batzuetara.

Tknikako Lanbide Heziketaren eremuko Nazioartekotze Arlotik, Euskadiko lanbide-heziketa nazioartekotzeko estrategiaren buru gara Euskal Lanbide Heziketaren Nazioarteko VETIBAC Campusaren bidez, eta berrikuntza- eta mugikortasun-proiektuen garapenaz eta kudeaketaz arduratzen gara nazioarteko mailan, eta nazioarteko akordio eta hitzarmenen kudeaketaz.

Euskadiko Lanbide Heziketako Nazioartekotze Sistema

1 -
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LANBIDE HEZIKETAKO SISTEMAREN NAZIOARTEKOTZE ESTRATEGIA
Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sistema erreferentziazkoa da berrikuntzari, ekintzailetzari, etengabeko hobekuntzari, errendimendu handiko zikloen araberako prestakuntzari eta lanbide-heziketako ikastetxeen eta enpresen arteko loturari dagokionez. Ezagutza hori nazioartean hedatzea da TKNIKAren funtsezko egitekoetako bat.
2 -
EUSKAL ENPRESEI KANPOAN LAGUNTZEA
Beste herrialde batzuetan dauden euskal enpresetako langileei eta gazteei zuzendutako prestakuntza-estrategiak garatzen ditugu. Eskariaren eta eskaintzaren araberako ikastaroak eskaintzen ditugu gure lanbide-heziketako ikastetxeetan edo helburuko herrialdeetan, Euskal Lanbide Heziketako Nazioarteko Campusaren bitartez, VETIBAC.
3 -

NAZIOARTEKO PROIEKTUETAN PARTE HARTZEA
Europar Batasunak edo nazioarteko zenbait organismok finantzatutako hainbat proiektutan modu aktiboan parte hartzen dugu.

Gure lanbide-heziketako sisteman ezagupenak txertatzeko zaintza teknologikoan oinarritutako mugikortasun-proiektuak kudeatzen ditugu.

4 -
LANKIDETZA PROIEKTUAK
Zenbait herrialderi eta erakunderi laguntzen diegu lanbide-heziketako sistemak ezartzeko estrategiak diseinatzen eta hobetzen.
5 - Erakutsi informazioa

NAZIOARTEKO SAREEN KUDEAKETA
TKNIKA nazioarteko sareetako partaide izateak finkatzen du, hein batean bederen, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sistemaren Nazioartekotze Estrategia. Partaidetza horri esker, ezagupenak eta proiektuak partekatzen ditugu munduan erreferentziazkoak diren zentroekin eta erakundeekin.

EFVET erakundean modu aktiboan parte hartzeaz gain, TA3 sareko Europako Zuzendaritza Batzordeko kide gara, eta WFCP sareko zuzendaritzako kide ere bai. Azken sare horretan, ikerketa aplikatuko taldea zuzentzen dugu, eta bertan parte hartzen dute Australiako, Kanadako, Ameriketako Estatu Batuetako, Brasilgo, Txinako, Erresuma Batuko eta Euskal Herriko zentroek.

Azkeneko albisteak