Lanbide Heziketari Aplikatutako Berrikuntza

Aurrerapen teknologikoak aldaketa garrantzitsuen erritmoa jartzen du, bai maila sozialean, bai ekonomikoan, eta teknologia funtsezko pieza bihurtzen du Euskadiren eta, ondorioz, lanbide-heziketaren garapenerako.

Ildo horretan, Tknikaren Lanbide Heziketari Aplikatutako Berrikuntza Arloaren helburua da teknologia bat sortzen denetik euskal gizarteak horren onura lortzen duen arte igarotzen den denbora murriztea, eta Euskadin merkatu-hobi berriak garatzeko teknologiak ikertzea.

 

Horretarako diseinatu genuen Euskadiko Lanbide Heziketaren Berrikuntza Teknologikorako Sistema, gizarteari eta bereziki ETEei laguntzea bilatzen duena balio erantsi handiaren alde lehiatzeko erronkan. Sistema horren oinarri dira Eusko Jaurlaritzaren Espezializazio Politikak. Hor finkatzen dira lehentasunak, eta Lanbide Heziketako Euskal Planetik hedatzen da Tknikaren eta lanbide-heziketako ikastetxeen bidez.
Prozedura Tknikan sortzen da aipatutako lehentasun horietatik eta ekimenak zaintzeko, lehenesteko eta hautatzeko prozesu batekin hasten da, gero garatu egiten da zenbait programaren bidez, eta lanbide-heziketako gainerako ikastetxe eta ETEetarako transferentziarekin amaitzen da.

Euskadiko Lanbide Heziketako Berrikuntza Teknologikoko Sistema

1 - EUSKADIKO ESPEZIALIZAZIO ADIMENDUNEKO ESTRATEGIA. EUSKO JAURLARITZA.

Lanbide-heziketak zentzua du Eusko Jaurlaritzaren politikekin eta espezializazio adimendunaren barruan ezartzen diren lehentasunekin lerrokatzen delako. Horretarako, Tknikak, politika horiek zaintzeaz eta ezagutzeaz gain, aplikatu egiten ditu landu behar diren proiektuak lehenestean.
Euskadiko lanbide-heziketa funtsezko eta aitortutako eragilea da zenbait esparrutan (enpresak, Jaurlaritza, estamentu europarrak…) eta, Tknikak ordezkatuta, Euskadiko lanbide-heziketak berrikuntza-politikak konfiguratzeko eta hedatzeko ekimenetan hartzen du parte.

2 - NODOAK

Ardatza erkidegoko enpresa traktoreetan eta begirada haiei planteatzen zaizkien erronkek berekin dakartzaten geroko premietan jarrita, nodoetatik behar diren gaitasun bereizgarriak lehenesten dira.
Horretarako, Euskadiko enpresa erreferenteekin koordinatzen gara, hots, gaitasun horiek identifikatzen laguntzen digutenekin, eta garatu behar diren ekimenak eta proiektuak planteatzen ditugu.
Uneko nodo operatiboak hauek dira:

1. Fabrikazio aurreratua.

2. Fabrika digital eta konektatua.

3. Energia.

4. Biozientziak eta Bioteknologiak.

3 - ARLO ESTRATEGIKOAK: TKGUNE

ETEetan berrikuntza bultzatzeko, horien esku jartzen ditugu Lanbide Heziketako ikastetxeen sarearen ezagutzak, baliabideak eta instalazioak, zerbitzu teknologikoak eskainiz.

www.tkgune.eus

4 - ESPEZIALIZAZIO-ARLOAK

Proiektuak garatzen ditugu ezagutza sortzeko eta Eusko Jaurlaritzaren politiketatik lehentasunezko gisa adierazitako arloetan trebatzeko. Izan ere, lanbide-heziketako gure ikastetxeetan ez daukagu nahikoa ezagutza arlo horietan, industriak eskatzen edo eskatuko dituen zerbitzuak eskaintzeko.

Proiektuak ikusi

5 - IKASTETXE PROIEKTUAK

Ikastetxeek proiektuak garatzeko duten gaitasuna eta esperientzia eta beren inguruneaz duten ezagutza oinarri hartuta, beren inguruneari eta berrikuntza-premiei erantzuteko proiektuak garatzen ditugu.
Tknikatik ikastetxeetan garatu behar diren proiektuak hautatzen parte hartzen dugu, eta horien jarraipenaz arduratzen gara, eta horietan guztietan transferentzia-helburuak bermatzeaz. Ikastetxeetatik, urtero garatu behar diren proiektuak proposatzeaz gain, horiek gauzatzeaz eta hedatzeaz arduratzen dira:
Hauek dira gaur egun ikastetxeetatik garatzen diren proiektuak

Dokumentua deskargatu.

Azkeneko albisteak