Baliabide lagapena

Ekipoak eta instalazioak lagatzeko zerbitzua

TKNIKAk Lanbide Heziketako berrikuntza sustatzeko eta bultzatzeko duen zereginari jarraiki eta dituen ekipamenduak eta baliabideak ahalik eta errentagarrien egiteko xedearekin, Lanbide Heziketako Zentroen eta bertako profesionalen eskura jartzen dira baliabide horiek, mailegu gisa eguneroko lanean erabil ditzaten.

Irakasleen eskura jarritako baliabideak dagoeneko amaitutako proiektuei dagozkienak eta dagoeneko abian jarritakoei dagozkienak dira, mailegu horrek proiektuaren erritmoari ez diela eragingo jotzen denean, betiere. Kanpoko langileek erabili ditzaketen TKNIKAko gainerako instalazioak ere, eskura jartzen zaizkie.

Mailegu motak

Jorratutako elementuen arabera, mailegu mota hauek bereiziko ditugu:

Urruneko erabilera

Ekipamendua irisgarria da eta Internet bidez erabiltzeko modukoa. Horri esker, software egokia erabilita eta erabiltzailea sortzeko eskatuta, ekipamendu horretarako sarbidea izan daiteke, irakasleek eta ikasleek zentroetatik erabili ahal izateko.

Erabiltzailearen instalazioetan erabiltzea

Ekipamendua eramangarria denean, dagokion eskaera egin ostean ekipamendua erabiltzailearen lokaletara eramango da eta bertan erabili ahal izango du hitzartutako epealdian.

Tknikan erabiltzea

Ekipamendua eramangarria ez denean, TKNIKAko instalazioetan erabili beharko da eta hala eskatutako erabiltzaileei bertarako sarrera ahalbidetuko zaie baliabideak han erabili ahal izateko.

Zerbitzu hori edozein modalitatetan eskuratzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

  1. Lanbide Heziketan berrikuntza sustatzeko TKNIKAren helburuarekin bat egitea, lankidetzara irekitako dinamikarekin.
  2. Izaera bakarreko eta urteko konpromiso-kontratua sinatzea, horren erabilera egokia bermatzeko.
  3. Dagokion eskaera egitea, baliabidearen erabilerak dakartzan konpromisoak onartuta. Eskaera hau behekaldean ikus dezakezun baliabideen zerrendara sartuta egin daiteke.

Zentroak sinatu behar duen konpromiso-kontratua.

Sinatu ondoren, bidali kopia elektroniko bat helbide honetara: pguardia@tknika.net.

Orain erabili daitezkeen baliabideak

Sar zaitez baliabide bakoitzean erabilgarritasun egoera ikusteko