Akuaponiara sarrerako ikastaroa

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Ekainaren azken bi asteetan zehar 20 orduko ikastaroa eman da Tknikan. Ikastaroaren helburua, Biotknifish proiektuan ikasitakoaren berri gure ikastetxeetako irakasleei ematea izan da. Horretarako 20 orduetan zehar ondorengo gaiak jorratu ditugu. Hasteko akuaponiaren izaera orokorra azaldu dugu, parte garrantzitsuenak zeintzuk diren adieraziz. Horrekin batera, akuaponiaren historiaren errepaso txiki bat ere egin dugu. Ondoren, akuaponiarako garrantzitsuak diren parteen, landareak, arrainak, uraren kalitatea eta instalakuntzak, azalpen bat eman da, bakoitza 4 ordu ingurukoak. Azkenik, Tknikan bertan ditugun instalazioak ikusi eta Nerbreen enpresak Hondarribian dituen instalakuntza komertzialera bisita egin da.  Kurtsora etorritako ikasleek egin duten balorazioaren arabera emandako edukia oso ondo egon da eta ongi prestatua.

Erlazionatutako proiektua

BioTkniFish