Biotknifish proiektua legeztatzean ikasitakoak zabaltzen

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Formakuntza berezia jaso zuten Arkaute Nekazaritza Eskolako 3 modulutako (Lorazaintza, Ekoizpen Agroekologikoa eta Paisaiagintza) 2. mailako ikasleek, lehen lauhilekoa bukatu eta praktikatan hasi aurretik (urtarrila erdialdera). Bertan, Biotknifish proiektua eredu hartuta, haiek proposaturiko ekintzailetza-ideak zer lege-baldintza eta baimen behar zituzten aztertu zen amankomunean. Haien negozio edota enpresak sortzeko orduan oso baliagarri izango zaie saio hori, Administrazioaren funtzionamenduaren berri era zuzen-zuzenean jaso baitzuten, bertan teknikari izandako baten eskutik.

Erlazionatutako proiektua

BioTkniFish