Gaur egungo lan-merkatuan mugitu eta moldatzeko espezialitate bakoitzari dagozkion gaitasun espezifikoez gain, pertsonek beste gaitasun hauek ere beharko dituzte: talde lana, jarrera ekintzailea, sormenezko pentsamendua, komunikaziorako trebezia, konpromisoa, elkartasuna… Hortaz, lan-merkatuan arrakasta izateko gure ikasleentzat ezinbesteko gaitasunak dira.LH Euskadiko irakasleek, orain arte egin duten gisa, paper garrantzitsua dute ibilbide horretan: ikasleentzat eredugarri izan behar dute, orain arte erabilitako metodologiak aldatuz eta egokituz, erronketan oinarritutako ikaskuntza aktibo-kolaboratiboak erabiliz adibidez.Irakasle-taldeei aldaketa metodologikoan lagundu asmoz,  Tknikatik oinarrizko prestakuntza berri bat antolatu da. Prestakuntza eskaintza honekin irakasleak aldaketa metodologikoan parte hartu eta esperimentatuko du, erronketan oinarritutako ikaskuntza aktibo-kolaboratiboak bere ikasgelarako diseinatzen, dinamizatzen eta martxan jartzen

Iraupena: 70.00 ordu
Lekua: Araba: CIFP Mendizabala LHII
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
13,5021-01-201916:00-19:30Presentziala
23,5028-01-201916:00-19:30Presentziala
33,5011-02-201916:00-19:30Presentziala
43,5004-03-201916:00-19:30Presentziala
53,5001-04-201916:00-19:30Presentziala
63,5013-05-201916:00-19:30Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 49

Konpetentziak

  • Irakasleak ETHAZI testuinguruan eragile aktibo gisa kokatu.
  • Irakasleak erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboruntz zuzendutako eszenatoki berrien sortzaile gisa orientatu.
  • Lantaldeak sortu eta dinamizatzako teknika batzuk ezagutu.
  • Metodologia didaktiko desberdinak ezagutu.
  • ETHAZI ereduaren ebaluazio enfokea aztertu
  • Gaitasunetan oinarritutako ebaluazio herramintak ezagutu.
  • Erronka bat diseinatu.
  • Erronka bidezko testuinguru kolaboratibo eszenatoki bat ezarri.
  • Irakasleak zikloaren birprogramazioan bideratu.
  • Komunikazioaren garrantziari buruzko hausnarketa egin, ikaskuntza kolaboratibo ingurune batean funtsezko elementu gisa.
  • Sormenezko pentsamendua errezten dituzten herramintak erabili.
  • Lan kolaboratiboan IKT tresnek komunikazioan, informazioaren bilaketan eta material berrien sorkuntzan duen garrantzia aztertu.

Edukiak

  • Ikaskuntza  ingurune aktibo-kolaboratiboetan.
  • Ebaluazioa.
  • Metodologia aktibo-kolaboratiboak.
  • Birprogramazioa.
  • Komunikazioa.
  • Sormenezko Pentsamendua.
  • Kultur Ekintzailea.

Metodologia

Modalitate erdipresentziala.
Metodologia aktibo-kolaboratiboa.

Ebaluazioa

  • Ikastaroaren ordu kopuru osoaren %90a betetzea.
  • Ikastaro honetan ezarritako gutxieneko konpetentzia mailara iristea.
  • Ikastaroaren jarduera guztiak entregatzea.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
  • Izen-ematea 2018/2019 ikasturteko ikastetxe unea kontuan hartuz egingo da. Adibidez: pertsona batek Araban lan egiten badu, inskribatu ahal izango da soilik Araban eskainitako kurtsoetan.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Ikaskuntza Koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.
  • Ikastetxearen aldaketa metodologikoaren ezarpen planean dauden pertsonen eskaerek lehentasuna izango dute.
  • LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka mantenduko da.
  • Ikastetxe bereko irakaslegoaren artean izen-emate ordena aintzakotzat hartuko da, betiere Ikastetxe Proiektuaren beharrak errespetatuz.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.