ETHAZI Hasierako Formakuntza (EHF) prestakuntza-programaren helburu nagusia, irakaslegoari aldaketa metodologikora bideratutako inguru aktibo-kolaboratiboetan beren lana modu eraginkorrean egin ahal dezan baliabide desberdinak eskaintzea da.Prestakuntza-programa modu independientean eskaintzen diren 3 ikastaroetan banatzen da:1    Ikaskuntza kolaboratiboaren oinarriak2    Erronketan oinarritutako Ikaskuntza Kolaboratiboa3    Konpetentzien bidezko ebaluazioaGure ustez, ikaskuntza modurik hoberena eginez ikastea da. Ikaskuntza modu honek, ikastaro bakointzean parte-hartzen duen pertsonari lankidetza aktibo izatea eskatzen dio; prozesuan, aurretiko lanetan, aurrez aurrezko saioetako dinamiketan eta ikasgelako lan praktikoetan.

Iraupena: 40.00 ordu
Lekua: Bizkaia (CIFP TARTANGA LHII)
Edukiera: 20 pertsonak
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
13,5011-01-201816:00-19:30Presentziala
23,5015-01-201816:00-19:30Presentziala
33,5023-01-201816:00-19:30Presentziala
43,5030-01-201816:00-19:30Presentziala
53,5005-02-201816:00-19:30Presentziala
63,5019-02-201816:00-19:30Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 19

Konpetentziak

-Irakasleak ETHAZI testuinguruan eragile aktiboak nola izan daitezkeen eta ikaskuntza prozesu berri honetarako  eszenatoki berriak nola sor ditzakeen orientatu
-Irakasleak Ikaskuntza Aktibo-Kolaboratibo esparru berrira gidatu honek eskaintzen dituen ezaugarriak eta abantailak aztertuz
-Erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza zer den ulertu
-Erronka berri bat nola sortzen den ikasi
-Irakaslea metodologia berri honetarako bere zikloa nola birprogramatu dezakeen  orientatu
-Metodologia Aktibo-Kolaboratiboekin lan egin
-Lan kolaboratiboan IKT tresnek komunikazioan, informazioaren bilaketan eta material berrien sorkuntzan duen garrantzia aztertu
-Lan kolaboratiboa dinamizatzeko sormen-teknika desberdinak ezagutu

Edukiak

- Erronkaren kontzeptua
- Erronka baten dinamika: 11 Pausoak
- Reprogramazioa
- Kreatibitatea
- Metodologia aktibo-colaboratibo osagarriak
    o Analisia; Kasuak aztertzea; Simulazioak
- IKT tresnak
    o Komunikazioa bideratzeko tresnak; Informazio bilaketa bideratzeko tresnak;
    o Material-sortzea bideratzeko tresnak

Metodologia

- Modu erdi-presentziala: 40 ordu (21 aurrez aurre + 19 online)
- Metodologia Aktibo-Kolaboratiboa

HIZKUNTZA: gaztelera

Ebaluazioa

- Ikastaroaren ordu kopuru osoaren %90a betetzea
- Ikastaroaren jarduera guztiak entregatzea

Baldintzak

- Kurtsoetan inskribatzen den pertsonak EAEko Lanbide Heziketaren Sailburuordetzaren menpe dagoen ikastetxe bateko irakaslea izan behar du.
- Izen-ematea 2017/2018 ikasturteko ikastetxe unea kontuan hartuz egingo da. Adibidez: pertsona batek Araban lan egiten badu, inskribatu ahal izango da soilik Araban eskainitako kurtsoetan.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak partaide kopurua gainditzen badu (20) hautaketa bat egingo da irizpide hauei jarraituz:
- Ikaskuntza Koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.
- Ikastetxearen aldaketa metodologikoaren ezarpen planean dauden pertsonen eskaerek lehentasuna izango dute.
- LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka mantenduko da.
- Azkenik izen-emate ordena aintzakotzat hartuko da ikastetxe bereko irakasleentzat, betiere Ikastetxeko Proiektua kontuan hartuta.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.