Formakuntza saio hauen bidez, Lanbide Heziketako irakasleak bere lana modu ekintzaile eta berritzailean burutu ahal izateko ekimen ekintzailea landu nahi dugu.

Iraupena: 30.00 ordu
Lekua: CIFP IURRETA LHII
Edukiera: 30 pertsonak
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
14,0009-01-201816:00-20:00Presentziala
24,0016-01-201816:00-20:00Presentziala
34,0023-01-201816:00-20:00Presentziala
44,0030-01-201816:00-20:00Presentziala
54,0006-02-201816:00-20:00Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 10

Konpetentziak

LHko ikastetxeetan ekimen ekintzailearen sarrera bideratzea.
Ekintzailetzari buruzko oinarrizko ezagutzak transmititzea zentruan landu ahal izateko.
Irakaslegoa enpresa-errealitatearen ezagutzaren garrantziari buruz kontzientziatzea irakasleei hau trasmititu ahal izateko.
Ikasleen garapen profesionalerako zeharkako gaitasunek duten garrantziari buruz irakaslegoa kontzientziatzea.
Gaitasun ekintzailearen garapenerako proeiktu eta jarduera didaktikoak lantzea. 

Edukiak

Irakasle ekintzailearen diseinua.
Hezkuntza eta beste sektoretako praktika onak.
Enpresa eta lan merkatuaren ezaguerak eta berrikuntzaren kudeaketa.
FP Euskadi Ekintzailea.
Praktika ekintzaile baten diseinua. 

Metodologia

Formakuntzaren ordu presentzialak saio praktikoz osatuta daude eta ordu ez presentzialetan aldiz, parte-hartzaileek emangarriak/lanak burutu beharko dituzte.
Era berean, azken saioan formakuntzan zehar burututako eta LH ikastetxe batean aurrera eraman daitekeen praktika on ekintzaile bat aurkeztu beharko dute.

HIZKUNTZA: elebiduna (euskeraz-gazteleraz)

Ebaluazioa

-  Parte-hartzaileak ikastaroaren ordu kopuru osoaren %90a bete beharko du.
-  Parte-hartzaileak saio ezberdinetan zehar burututako emangarriak eta diseinatuko den praktika ona entregatu beharko ditu.

Baldintzak

Ikastaroan inskribatzen den pertsona EAEko Lanbide Heziketaren Sailburuordetzaren menpe dagoen Lanbide Heziketako ikastetxe bateko irakaslea izan behar du.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak partaide kopurua gainditzen badu hautaketa irizpide hauek jarraituz egingo da:
    • Ikastetxea ETHAZI-n aritzea.
    • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partaidetza lehenetsiko da.
    • Izen emate ordena kontuan hartuko da.
    • LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka bilatuko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.