Kudeeketa Sistema Integratua duten ikastetxeek  zenbait dokumentu eta jarduera ISO 45001:2018 arau berrira egokitu behar dute. Jardunaldi honetan transizio hori gauzatzeko hainbat klabe eta tresna emango dira.

Iraupena: 20.00 ordu
Lekua: CIFP Iurreta LHII
Edukiera: 25 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
14,0027-02-201909:30-13:30Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 16

Konpetentziak

  • Arauaren egitura ezagutzea, Laneko Segurtasun eta Osasuneko  Kudeaketa Sistema (LSOKS)-aren arrakasta- eragile kritikoak arauaren atalekin  lotuz.
  • ISO Kudeaketako arauek amankomunean duten terminologia ezagutzea

  • ISO 45001 eta OHSAS 18001 arauen arteko aldaketa nagusiak ezagutzea.

  • Arauaren eskakizunak eta horiek betetzeko KSI-tik proposatzen diren jarduerak ezagutzea.

  • Kudeaketa Sistema Integratua (KSI)- aren dokumentazioan egin beharreko aldaketak identifikatzea.

  • Prozesuaren Kudeaketa Liburua ezagutzea,  KSI-aren Laneko Segurtasun eta Osasunaren kudeaketara aplikatuz.

Edukiak

 
  • LSOKS (SGSST) baten helburuak.   ISO 45001:2018 arauaren egitura.

  • LSOKS-aren arrakasta eragile  kritikoak

  • Terminologia

  • ISO 45001 eta  OHSAS 18001:2007 arauen arteko konparaketa.

  • Arauaren eskakizunak, erlazionatutako prozesuak eta IPAE etapak

  • Kudeaketa Liburua: Kontestua, AMIA eta Arriskuen eta Aukeren Ebaluazioa. Arriskuak eta aukerak jorratzeko jarduerak.

Metodologia

 Transferentzia jardueraren edukien garapenerako bertaratu beharreko jardunaldia eta proposaturiko material eta lanen garapenerako lan pertsonala
HIZKUNTZA:: Elebiduna (euskera-gaztelera)

Ebaluazioa

Transferentzia jardueraren ebaluazioa GAI/EZ GAI izango da eta ebaluaziorako erabiliko diren irizpideak honakoak izango dira

  • Bertaratu beharreko jardunaldiaren %100 orduetara bertaratzea

  • Proposaturiko kasuen lanketa eta entregatze egokia

Baldintzak

  • Parte hartu nahi duen ikastetxeak Kudeaketa Sistema Integratua izan behar du derrigorrez (Kalitatea+ ingurumen kudeaketa+lan segurtasun eta osasuneko kudeaketa)
  • EHAE-ko Lanbide Heziketako ikastetxe bateko Kudeaketa Sistema Integratuaren arduraduna edo laneko segurtasun eta osasunean eragina handia duten prozesuren baten jabea izatea (Estrategia, Baliabideak eta Pertsonak)

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.