ETHAZI Hasierako Formakuntza (EHF) prestakuntza-programaren helburu nagusia, irakaslegoari aldaketa metodologikora bideratutako inguru aktibo-kolaboratiboetan beren lana modu eraginkorrean egin ahal dezan baliabide desberdinak eskaintzea da.Prestakuntza-programa modu independientean eskaintzen diren 3 ikastaroetan banatzen da:1    Ikaskuntza kolaboratiboaren oinarriak2    Erronketan oinarritutako Ikaskuntza Kolaboratiboa3    Konpetentzien bidezko ebaluazioaGure ustez, ikaskuntza modurik hoberena eginez ikastea da. Ikaskuntza modu honek, ikastaro bakointzean parte-hartzen duen pertsonari lankidetza aktibo izatea eskatzen dio; prozesuan, aurretiko lanetan, aurrez aurrezko saioetako dinamiketan eta ikasgelako lan praktikoetan.

Iraupena: 30.00 ordu
Lekua: Araba (CIFP MENDIZABALA LHII)
Edukiera: 20 pertsonak
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
13,5016-04-201816:00-19:30Presentziala
23,5026-04-201816:00-19:30Presentziala
33,5007-05-201816:00-19:30Presentziala
43,5017-05-201816:00-19:30Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 16

Konpetentziak

-Irakasleak ETHAZI testuinguruan eragile aktiboak nola izan daitezkeen eta ikaskuntza prozesu berri honetarako  eszenatoki berriak nola sor ditzakeen orientatu
-Irakasleak Ikaskuntza  Aktibo-Kolaboratibo  esparru berri batera gidatzea. 
-Lan talde berriak nola sortu eta nola dinamizatu daitezkeen ikasi
-Ikaskuntza Aktibo-Kolaboratiboetan komunikazioak duen garrantzia hausnartu
-Komunikazioa eta gatazkak kudeatzeko tresna batzuk ezagutu
-Lan kolaboratiboan IKT tresnek komunikazioan, informazioaren bilaketan eta material berrien sorkuntzan duen garrantzia aztertu
-Lan kolaboratiboa dinamizatzeko sormen-teknika berriak ezagutu
-Ikasgelan aurrera eraman daitekeen ikaskuntza Aktibo-Kolaboratiboko eszenatoki sinple bat sortu

Edukiak

- Ikaste-prozesua ikasketa-agertoki kolaboratibo batean.
    o Zer da ikastea/ Ikasketa kolaboratiboaren funtsezko aspektuak
- Lan taldeak
    o Zer den talde bat/ Taldeak sortzea
- Taldean hartzen diren rolak/ Taldeak dinamizatzea
    o Komunikazioa
    o Komunikazioaren funtzesko aspektuak/ Entzutea/ Komunikazio mailak
- Gatazken eraldaketa
    o Gatazka ulertzea/ Zelan heldu gatazkari/ Tresnak eta metodologiak
- IKT tresnak
    o Komunikazioa bideratzeko tresnak
    o Informazio bilaketa bideratzeko tresnak/ Material-sortzea bideratzeko tresnak
- Oinarrizko sormen teknikak

Metodologia

- Modu erdi-presentziala: 30 ordu (14 aurrez aurre + 16 online)
- Metodologia Aktibo-Kolaboratiboa

HIZKUNTZA: elebiduna (euskara-gaztelera)

Ebaluazioa

- Ikastaroaren ordu kopuru osoaren %90a betetzea
- Ikastaroaren jarduera guztiak entregatzea

Baldintzak

- Kurtsoetan inskribatzen den pertsonak EAEko Lanbide Heziketaren Sailburuordetzaren menpe dagoen ikastetxe bateko irakaslea izan behar du.
- Izen-ematea 2017/2018 ikasturteko ikastetxe unea kontuan hartuz egingo da. Adibidez: pertsona batek Araban lan egiten badu, inskribatu ahal izango da soilik Araban eskainitako kurtsoetan.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak partaide kopurua gainditzen badu (20) hautaketa bat egingo da irizpide hauei jarraituz:
- Ikaskuntza Koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.
- Ikastetxearen aldaketa metodologikoaren ezarpen planean dauden pertsonen eskaerek lehentasuna izango dute.
- LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka mantenduko da.
- Azkenik izen-emate ordena aintzakotzat hartuko da ikastetxe bereko irakasleentzat, betiere Ikastetxeko Proiektua kontuan hartuta.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.