Prestakuntza-ekintza hau IDEATKren ikastaroen katalogokoa da.

Iraupena: 40.00 ordu
Lekua: CIFP MENDIZABALA – ARABA
Edukiera: 30 pertsonak
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
14,0004-10-201716:00-20:00Presentziala
24,0013-12-201716:00-20:00Presentziala
34,0014-03-201816:00-20:00Presentziala
42,0016-05-201816:00-18:00Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 26

Konpetentziak

Sormenezko pentsamendua garatuta duten pertsonak aurrea hartzeko gaitasuna dutelako nabarmentzen dira. Izan ere, irudimen handikoak dira, aukera gisa ikusten dituzte arazoak, hobetzeko aukerei adi egoten dira, ideia ugari sortzeko trebetasuna dute, prozesu dibergenteak eta konbergenteak orekatzen dituzte eta eraginkortasunez kudeatzen dituzte emozioak, adimen eragile handia erakutsita.

Trebetasun horiek garatzeko entrenamendu planifikatua behar da, trebetasunak eguneroko funtzionamendu-ohitura bihurtzeko.
 
Horretarako eskaintzen da entrenamendu-jardueren sistema osatua eta sekuentziala, helburu orokor hauek lortzeko aukera ematen duena:
  • Fokuak definitzea eta birformulatzea.
  • Pentsamendu dibergentea abian jartzea. Ideia ugari sortzea.
  • Ideiak baloratzea, iragaztea eta hautatzea.
  • Pentsamendu paraleloa abian jartzea.
  • Emozioak egoki kudeatzea.
  • Adimen eragilea aktibatzea.

Edukiak

Pentsamendu paraleloa garatzeko entrenamendua
  • Pentsatzeko sei kapelak erabiltzeko jarduerak.
  • Sekuentziak diseinatzeko eta sortzeko jarduerak. 
Sortze-prozesua garatzeko entrenamendua
  • Fokuak identifikatzeko, definitzeko eta birformulatzeko jarduerak.
  • Ideiak sortzeko jarduerak.
  • Ideiak hautatzeko eta baloratzeko jarduerak.
Adimen emozionala eta eragilea garatzeko entrenamendua
  • Jakin-minaren, miresmenaren eta segurtasunaren kudeaketa emozionala entrenatzeko jarduerak.
  • Adimen eragilea entrenatzeko jarduerak (jomugen hautapena eta plangintza, ekintzaren hasiera eta antolaketa, ekintzaren eta ahaleginaren mantentzea, malgutasun kognitiboa eta metakognizioa).

Metodologia


Entrenamendua 3 fasetan zatituta dago eta astero planteatutako jarduerak egiteko konpromiso pertsonala eskatzen du (astean ordubete gutxienez).

Fase bakoitzaren hasieran saio presentzial bat egingo da, asteko jarduera guztiak entregatzeko eta horiek dituzten ezaugarri berezien balioa nabarmentzeko.

Astero, entrenatzen ari den pertsonak hainbat jarduera egin behar ditu. Horien artean, izaera pertsonaleko jarduerak eta ikasleekin egin beharreko jarduerak hautatu ahal izango ditu.

Astero, SOR-GIM eskuragarri egongo da parte-hartzaileentzat. Eskainitako jarduerak entrenatzaile baten laguntzarekin praktikan jartzeko taldeko saio presentzialean parte hartzeko espazioa. Borondatez parte hartzekoa da.

Astero, halaber, entrenatzaileek aurrerabide pertsonalaren jarraipena egingo dute.

Fase bakoitzaren amaieran, parte-hartzaileek ebaluazio pertsonala egingo dute modu ez-presentzialean, eta talde-ebaluazioa ere egingo dute izandako bilakaera ospatzeko saio presentzialean.

Prozesua amaitzeko, entrenatutako pertsonek zabalkunde-saio presentziala egingo dute.


HIZKUNTZA:
gaztelera

Ebaluazioa

  • Prestakuntzako ordu guztien % 90 betetzea.
  • Jarraipen-baliabide guztiak entregatzea. 

Baldintzak

Ikastaroan inskribatzen den pertsona EAEko Lanbide Heziketaren Sailburuordetzaren menpe dagoen LH ikastetxe bateko irakaslea izan behar du.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak partaide kopurua gainditzen badu hautaketa, irizpide hauek jarraituz egingo da:
•    Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partaidetza lehenetsiko da.
•    Izen emate ordena kontuan hartuko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.