Prestakuntza ekintza hau  “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen II. Edizioaren" barne kokatzen da.

Iraupena: 30.00 ordu
Lekua: CIFP USURBIL LHII Etarte bidea 9, 20170 Usurbil, Gipuzkoa
Edukiera: 15 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
1 6,00 25-06-2018 08:30-14:30 Presentziala
2 6,00 26-06-2018 08:30-14:30 Presentziala
3 6,00 27-06-2018 08:30-14:30 Presentziala
4 6,00 28-06-2018 08:30-14:30 Presentziala
5 6,00 29-06-2018 08:30-14:30 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

Pieza metalikoen fabrikazio industrialean, iraultza handi bat gertatzen ari da, gero eta gehiago aipatzen baita fabrikazio aditiboa, ohiturazko txirbil harroketaren ordez. Hori ikusita, beharrezkoa da piezak, moldeak eta ereduak fabrikatzeko behar beste gaitasuna duen lan-eskua. 
 

3D inprimatze bidez lortutako ereduetan oinarritutako galdaketa ikastaroetan, elementu horiek diseinatu eta fabrikatzeko printzipioak emango dira. Bertan, parte-hartzaileek beren gaitasunak garatuko dituzte, eta fabrikazio aditiboko oinarrizko teoria ikasiko dute.
 
Lehendabiziko jardunaldia Tknikan egingo da, eta bertan Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren ereduak oinarri hartzen dituen arloak luze eta zabal aurkeztuko dira

Edukiak

1. Catia V5-V6 ingurunea

1.1. Hautatutako pieza Catia plataforman aurkeztea.    
1.2. Hautatutako piezaren azterketa teknikoa, hura Catia ingurunean arakatuz.   
1.3. Galdaketa prozesurako piezaren egokitzapen onenari buruzko irizpideak eta konklusioak parte-hartze bidezko eztabaidaren bitartez.
 
2. 3D inprimatze bidezko eredu sorrera
2.1. 3D inprimagailuaren askotariko ezaugarrien eta aplikazioen aurkezpena.   
2.2. 3D inprimagailuen konfigurazioaren teoria eta abian jartzea.   
2.3. Piezaren 3D inprimatzea. Exekuzioa eta oharpenak.    
2.4. Emaitzako piezaren ABS termoplastikozko akabera prozesua.
 
3. Galdatutako piezaren moldaketa, fusio, erauzketa eta akabera prozesua   
3.1. Galdaketa prozesuaren oinarrizko teoria.   
3.2. Moldaketa egiteko saio praktikoa.   
3.3. Aluminioko fusio eta galda prozesurako saio praktikoa.   
3.4. Desmoldekatzeko saio praktikoa. 
3.5. Lortutako pieza metalikoaren akabera prozesua.

Metodologia

 1 eguna: 2018ko ekainaren 25a

• Harrera. 
• Ikastaroaren aurkezpena eta dokumentazioa ematea. 
• CIFP Usurbilgo Lanbide Eskola LHII instalazioen bisita 
• Euskal Autonomia Erkidegoko LHn lantzen diren arloen aurkezpena.        
• LHri Aplikatutako Berrikuntza.       
• Etengabeko Hobekuntza.      
• Ikaskuntza Metodo eta Prozesuen Ikerketa.       
• Ekintzailetza eta Aldaketaren Kudeaketa Arloa.       
• LH Eremuko Nazioartekotzea.
2 eguna: 2018ko ekainaren 26a
• Catia V5-V6 ingurunea.   
• Hautatutako pieza Catia plataforman aurkeztea.    
• Hautatutako piezaren azterketa teknikoa, hura Catia ingurunean arakatuz. Galdaketa prozesurako piezaren egokitzapen onenari buruzko irizpideak eta konklusioak parte-hartze bidezko eztabaidaren bitartez.
3. eguna: 2018ko ekainaren 27a
• 3D inprimatze bidezko eredu sorrera.   
• 3D inprimagailuen askotariko ezaugarrien eta aplikazioen aurkezpena.   
• 3D inprimagailuen konfigurazioaren teoria eta abian jartzea.   
• Piezaren 3D inprimatzea.  Exekuzioa eta oharpenak.    
• Emaitzako piezaren ABS termoplastikozko akabera prozesua.
4. eguna: 2018ko ekainaren 28a
• Galdatutako piezaren moldaketa, fusio, erauzketa eta akabera prozesua. 
• Galdaketa prozesuaren oinarrizko teoria.   
• Moldaketa egiteko saio praktikoa.   
• Aluminioko fusio eta galda prozesurako saio praktikoa.   

5. eguna: 2018ko ekainaren 29a
• Desmoldekatzeko saio praktikoa.
• Lortutako pieza metalikoaren akabera prozesua.
• Ikastaroaren amaiera eta diploma entrega.

OHARRA
1., 2 eta 3. egunetan formakuntza CIFP Usurbil LHIIn izango da. 
4 eta 5. egunetan formakuntza Lasarteko ZubiLan eraikineko instalazioetan izango da.
Parte-hartzailea bere kabuz bertaratuko da bi tokietara.

Ebaluazioa

Ikaslea ebaluatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
– Parte hartzaileek orduen % 90 (presentzialak edo/eta ez-presentzialak) bete behar dute, gutxienez.
– Parte hartzaileek prestakuntza jarduerako dinamika, ariketa eta praktika guztiak egin behar dituzte.

Baldintzak

Ikastarora matrikulatzen den pertsonak honako irizpideetako bat bete beharko du:

    ·Lanbide Heziketako irakaslea izatea
    ·Lanean, ikastaroan aurkezten diren edukien inguruan lan egiten duen persona izatea eta aurrez beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak izatea. 

          Nori zuzendua: 3D bidezko moldeloak eta moldeak gauzatzeko ezagutza teoriko eta praktikoak eta urtutako atalel fabrikazio prozesua  ezagutu nahi ditutuzten Fabrikazio Mekanikoko irakasleak eta langileak.

            Hautaketa irizpideak

            – Izen-emateak, eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ikasle hautaketa izen-emate ordena jarraituz egingo da.
            – Plaza kopurua honako proportzioak kontutan hartuz banatuko dira: 
            • Beste erkidegoetako LH irakasleak eta enpresako langileak: plazen %80. 
            • EAEko LHko irakaslegoa: plazen %20.

            Eman izena ikastaro honetan

            FSE
            Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.