Prestakuntza ekintza hau  “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen II. Edizioaren" barne kokatzen da.

Iraupena: 26.00 ordu
Lekua: Tknika Barrio Zamalbide / Rentería
Edukiera: 15 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
1 4,00 02-07-2018 09:00-13:00 Presentziala
3,00 02-07-2018 15:00-18:00 Presentziala
2 4,00 03-07-2018 09:00-13:00 Presentziala
3,00 03-07-2018 15:00-18:00 Presentziala
3 4,00 04-07-2018 09:00-13:00 Presentziala
3,00 04-07-2018 15:00-18:00 Presentziala
4 5,00 05-07-2018 09:00-14:00 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

Azken urteotan, industrian, material konposatuen erabilera asko handitu da, batez ere haien propietate onengatik eta pisu espezifiko baxuagatik. Beraz, garrantzitsua da jakitea zertan diren mota hauetako materialen ezaugarriak eta berezitasunak, fabrikatzeko prozesuak, balioztatzeak, aplikazio esanguratsuenak eta etorkizuneko joerak.

Ikastaroaren helburu hauek dira:
· Material konposatuen edo plastiko indartuen gaineko kontzeptu teorikoak eskuratzea.
· Karbono zuntzezko eta beira zuntzezko piezak fabrikatzeko prozesu nagusiak zein diren jakitea eta haien gaineko jarduera praktikoak garatzea.
· Material konposatuen alorrean 3Dn inprimatzeak zer-nolako aplikazioak dituen ikastea.
· Material konposatuen gaur egungo aplikazio nagusiak eta etorkizuneko joerak ezagutzea.

Edukiak

Material konposatuak: kontzeptu teorikoak, fabrikazio prozesuak eta etorkizuneko joerak.

1. Sarrera. Material konposatuak eta aplikazioak.
2. Kontzeptu teorikoak: Zuntzez indartutako plastikoen edo material konposatuen izaera: motak, osagaiak eta ezaugarriak (indartzeak, karbono zuntza, beira zuntza, zuntz jarraitua, zuntz luzea, zuntz motza, matrize termoegonkorrak eta termoplastikoak, nukleo motak…).
3. Fabrikazio prozesu ohikoenak. Azalpen teorikoak eta tailerreko praktikak.
· Karbono zuntzezko eta beira zuntzezko plaken fabrikazioa eskuzko laminazioaren bidez eta infusioaren bidez.
· Karbono zuntzezko pieza kofadunen ( barne hutsen) fabrikazioa; aleroiak, tutuak, eskulekuak…
· Piezen fabrikazioa tenperatura baxuko pre-preg karbonoa erabiliz.
· Konpositeetarako molde prototipoen fabrikazioa 3Dn inprimatzearen bidez.
· Zuntz jarraituzko piezen fabrikazioa 3Dn inprimatzearen bidez: zuntzen orientazio ez konbentzionala
· Konpositeak seriean fabrikatzeko prozesuak: C-RTM.
· Konpositeak seriean fabrikatzeko prozesuak: konposite termoplastikoak (zuntz motzezkoak, zuntz luzezkoak eta zuntz jarraituzkoak –organosheet–).

Metodologia

 1. eguna: 2018ko uztailaren 2a

· Kontzeptu teorikoak: Material konposatuak eta haien aplikazioak. Karbono zuntzez eta beira zuntzez indartutako plastikoen izaera. Ohiko fabrikazio prozesuak.
· Fabrikazio prozesua: Eskuzko laminazioa. Kontzeptu teorikoak eta tailerreko praktika.
· Fabrikazio prozesua: Infusioa. Kontzeptu teorikoak eta tailerreko praktika.
2. eguna: 2018ko uztailaren 3a
· Fabrikazio prozesua: Fabrikazioa pre-preg konpositeekin. Kontzeptu teorikoak eta tailerreko praktika.
· Moldeen diseinua eta fabrikazioa.
· Tailerreko praktika: Beira zuntzezko moldeen fabrikazioa.
· Moldeen fabrikazioa 3Dn inprimatzearen bidez. Kontuan hartu beharrekoak.
3. eguna: 2018ko uztailaren 4a*
· Serieko fabrikazio prozesuak: Konpresio bidezko fabrikazioa, C-RTM
· RTM eta C-RTM fabrikazioak: erakustaldi praktikoa.
· Zuntz jarraituzko piezen fabrikazioa 3Dn inprimatzearen bidez:.
· Zuntzen orientazio ez konbentzionalaren efektua.
Ikastetxea: Mondragon Goi Eskola Politeknikoa
4. eguna: 2018ko uztailaren 5a*
Konposite termoplastikoak:
· Materialen ezaugarri garrantzitsuenak: zuntz motza, luzea eta jarraia.
· Injekziozko froga praktikoak: zuntz motz eta luzea
· Konformatu eta sobreinjekziozko froga praktikoak
· Fabrikatutako piezen gainean entseguak
Ikastetxea: Lea-Artibai
OHARRA: 
Tknikatik MGEP eta Lea-Artibai ikastetxeetara egingo diren irteeren garraioa ikastaroaren barne dago.

Ebaluazioa

Ikaslea ebaluatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
– Parte hartzaileek orduen % 90 (presentzialak edo/eta ez-presentzialak) bete behar dute, gutxienez.
– Parte hartzaileek prestakuntza jarduerako dinamika, ariketa eta praktika guztiak egin behar dituzte.

Baldintzak

  • Ikastarora matrikulatzen den pertsonak honako irizpideetako bat bete beharko du:

· Lanbide Heziketako irakaslea izatea
· Lanean, ikastaroan aurkezten diren edukien inguruan lan egiten duen persona izatea eta aurrez beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak izatea.

Nori zuzendua: Lanbide Heziketako irakasleak eta langileak; bereziki, familia hauetakoek: Automozioa, Fabrikazio Mekanikoa, Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa, eta Kimika.

Hautaketa irizpideak

– Izen-emateak, eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ikasle hautaketa izen-emate ordena jarraituz egingo da.
– Plaza kopurua honako proportzioak kontutan hartuz banatuko dira:
  • Beste erkidegoetako LH irakasleak eta enpresako langileak: plazen %80.
  • EAEko LHko irakaslegoa: plazen %20.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.