Prestakuntza ekintza hau  “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen II. Edizioaren" barne kokatzen da.

Iraupena: 30.00 ordu
Lekua: CENTRO SAN VIATOR San Cristóbal, 2, 48190 Sopuerta, Bizkaia
Edukiera: 15 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
1 6,00 09-07-2018 08:30-14:30 Presentziala
2 6,00 10-07-2018 08:30-14:30 Presentziala
3 6,00 11-07-2018 08:30-14:30 Presentziala
4 6,00 12-07-2018 08:30-14:30 Presentziala
5 6,00 13-07-2018 08:30-14:30 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

1. Ibilgailu hibrido eta elektrikoen propultsio sistema elektrikoak
zertan diren jakin, sistemen ezaugarriak eta funtzionamendua, baita
potentzia sistemena eta korrontea sortzeko sistemena ere.
2.
Ibilgailu hibrido eta elektrikoetan, segurtasunari loturiko
sinbologiaren eta kodifikazioaren esanahia eta non aplikatzekoa den
analizatu.
3. Ibilgailu hibrido eta elektrikoetan, emergentziak
gertatuz gero edo konpontze lanetan jarraitu beharreko protokoloa
analizatu.
4. Ibilgailu hibrido eta elektrikoen konpontze lanetan, NBEak egoki erabiltzeko prozedura ezagutu.

Edukiak

1. Ibilgailu hibrido eta elektrikoak. Sarrera.
2. Segurtasuna. Ibilgailu hibrido eta elektrikoak desaktibatzeko eta seinalatzeko protokoloa.
3. Energia biltzeko sistemak (bateriak).
4. Makina elektriko birakariak.
5. Potentzia elektronika.

Metodologia

1. eguna: 2018ko uztailaren 9a

KONTZEPTU TEORIKOAK:  Ibilgailu hibrido eta elektrikoak. Sarrera.
1.Historia.
2.Mugikortasun elektrikoa.
3.Oinarrizko kontzeptuak. Zergatik elektrifikatu ibilgailuak?
4.Ibilgailu hibrido eta elektrikoen motak.
5.Automozio industriaren egoera. Ikerketa lerroak.
6.Etorkizuna eta garapen berriak.
KASU PRAKTIKOA: Dynacar Student simulagailuaren bidezko gidaritza probak, bi motatako ibilgailuak konparatzeko (errekuntzakoak vs. elektrikoak).
2. eguna: 2018ko uztailaren 10a
KONTZEPTU TEORIKOAK: Segurtasuna. Ibilgailu hibrido eta elektrikoak desaktibatzeko eta seinalatzeko automozio teknikariek jarraitu beharreko protokoloa.
1.Osagaien identifikazioa.
2.Dsaktibatze fitxak.
3.Nola erabili NBE espezifikoak. Desaktibatzeko protokoloa.
4.Manipulatzerako orduan hartu beharreko segurtasun neurriak.
KASU PRAKTIKOA: Bi ibilgailu desaktibatzean jarraitu beharreko prozedura osoa, bata hibridoa (Toyota Prius) eta bestea % 100 elektrikoa (Renault Zoe).
3. eguna: 2018ko uztailaren 11
KONTZEPTU TEORIKOAK: Ibilgailu hibrido eta elektrikoen sistema eta osagaiak (1. atala).
1.Energia biltzeko sistemak.
a.Bateriak.
b.Ultrakondentsadoreak.
c.Inertzia bolanteak.
d.Hidrogeno pila.
2.Makina elektriko birakariak.
a.Motoreak.
b.Generadoreak.
KASU PRAKTIKOA: Toyota Prius batean, bateriako gelaxkak aztertzeko eta bateriak dimentsionatzeko probak. Motorra gurpilean daraman motozikleta elektriko batean, osagaiak muntatzea eta desmuntatzea.
4. eguna: 2018ko uztailaren 12a
KONTZEPTU TEORIKOAK: Ibilgailu hibrido eta elektrikoen sistemak eta osagaiak (2. atala)
1.Elektronika potentzia
a.Oinarrizko kontzeptuak.
b.Potentzia inbertsoreak (inverters).
c.Integrazioa.
d.Kapsulatzea.
e.Hozte sistemak.
KASU PRAKTIKOA:  Ibilgailu hibrido batzuen inbertsoreak muntatzea eta desmuntatzea.
 
5. eguna: 2018ko uztailaren 13a
BUKAERAKO KASU PRAKTIKOA:  Lotus Seven Caterham prototipo elektriko batean diseinaturiko eta instalaturiko powertrainean muntaturik dauden osagai guztiak muntatzea eta desmuntatzea.

Ebaluazioa

Ikaslea ebaluatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
– Parte hartzaileek orduen % 90 (presentzialak edo/eta ez-presentzialak) bete behar dute, gutxienez.
– Parte hartzaileek prestakuntza jarduerako dinamika, ariketa eta praktika guztiak egin behar dituzte.

Baldintzak

  • Ikastarora matrikulatzen den pertsonak honako irizpideetako bat bete beharko du:
    • Lanbide Heziketako irakaslea izatea
    • Lanean, ikastaroan aurkezten diren edukien inguruan lan egiten duen persona izatea eta aurrez beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak izatea.

Nori zuzendua:  LHko irakasleei, eta automozioan edota mugikortasun jasangarrian interesaturik dagoen edozein pertsonari.

 

Hautaketa irizpideak

– Izen-emateak, eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ikasle hautaketa izen-emate ordena jarraituz egingo da.
– Plaza kopurua honako proportzioak kontutan hartuz banatuko dira:
  • Beste erkidegoetako LH irakasleak eta enpresako langileak: plazen %80.
  • EAEko LHko irakaslegoa: plazen %20.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.