Prestakuntza ekintza hau  “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen II. Edizioaren" barne kokatzen da.

Iraupena: 30.00 ordu
Lekua: CIFP USURBIL LHII Etarte bidea 9, 20170 Usurbil, Gipuzkoa
Edukiera: 15 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
1 6,00 25-06-2018 08:30-14:30 Presentziala
2 6,00 26-06-2018 08:30-14:30 Presentziala
3 6,00 27-06-2018 08:30-14:30 Presentziala
4 6,00 28-06-2018 08:30-14:30 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 6

Konpetentziak

Vetibac Teknologia Campuseko Energia Berriztagarri eta Energia Efizientziako programak aukera eskaintzen du energia iturri garbiei buruzko ikuspegi paregabea eskuratzeko, baita ondorengoei buruz: askotariko banaketa eta biltegiratze teknologiak eta sistema efizienteen bidez atzemandako energia kudeaketa.

Programa bost egunez luzatuko da. Lehenengo egunean landuko dira metodologia berriei lotutako gaiak, kalitate sistemak eta Euskadiko LHn landutako beste alderdi batzuk, horretarako oinarrituz aldi berean Energia Berriztagarri eta Energia Efizientziari lotutako tailer klaseetan.
Hurrengo egunetako bakoitzean, energia/efizientzia arlo bana landuko da, eta askotariko helburuen berri emateko alderdiak landu eta aztertuko dira, adibidez, instalazioa eta mantentze lana, baliabideen kudeaketa, edota praktika didaktikoen adibideak.

Edukiak

  1. Eguzki Sistema Fotovoltaikoen diseinu, instalazio eta mantentze lanerako printzipioak. Eguzki energiari buruzko oinarrizko teoria, sistema osagaiak, diseinua, instalazioa, martxan jartzea, mantentze lana eta arazoen konponketa eskala txikiko instalazio fotovoltaiko batean.
  2. Eguzki Energia Termikoaren kontzeptu nagusien azterketa. Instalazioen diseinua eta neurria hartzea, muntaketa baldintzen azterketa, zerbitzu abiaraztea eta instalazioen mantentze lana.
  3. Haize Energiari buruzko kontzeptu orokorren berrikuspena.  Aire-sorgailu motak eta ezaugarriak, mantentze lanerako zereginak eta prebentzioko mantentze lana.
  4. Askotariko teknologiak uztartzen dituen galdara gela eredua. Biomasa galdarak. Osagaiak, errekuntza gasak, errendimendua, mantentze lanak.
  5. Biomasa galdarei buruzko ikastaro eta jardunaldietarako ekipamendu eramangarria.
  6. Energia Berriztagarri eta Energia Efizientziari buruzko ikastaroetarako Internet edukien aplikazioa.

Metodologia

1.eguna:

• Harrera.
• Ikastaroaren aurkezpena eta dokumentazioa ematea.
• CIFP Usurbilgo Lanbide Eskola LHII instalazioen bisita
• Euskal Autonomia Erkidegoko LHn lantzen diren arloen aurkezpena.
• LHri Aplikatutako Berrikuntza.
• Etengabeko Hobekuntza.
• Ikaskuntza Metodo eta Prozesuen Ikerketa.
• Ekintzailetza eta Aldaketaren Kudeaketa Arloa.
• LH Eremuko Nazioartekotzea.
2. eguna:  Eguzki Energia Fotovoltaikoa.
3. eguna:   Eguzki Energia Termikoa.
4. eguna:  Haize Energia.
5. eguna:  Galdara gelak eta Biomasa.

Ebaluazioa

Para la evaluación del participante se tendrán en cuenta los siguientes criterios.
– El alumno/a deberá asistir al 90% de las horas del curso (presenciales y/o no presenciales).
– El alumno/a deberá realizar las dinámicas, ejercicios y/o prácticas que se desarrollarán durante la formación.
* Resultado final del mapa de usos de suelo y vegetación conseguido durante el curso.

Baldintzak

  • Ikastarora matrikulatzen den pertsonak honako irizpideetako bat bete beharko du:
    • Lanbide Heziketako irakaslea izatea
    • Lanean, ikastaroan aurkezten diren edukien inguruan lan egiten duen persona izatea eta aurrez beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak izatea.

Nori zuzendua: Energia berriztagarrien eta Efizentzia energetikoaren inguruan ezagutza zabaldu nahi duen edozein persona eta Elektrizitate eta Elektronika eta Energia eta Ura familietako irakasleei zuzendua dago  ikastaroa.

Hautaketa irizpideak

Izen-emateak, eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ikasle hautaketa izen-emate ordena jarraituz egingo da.
Plaza kopurua honako proportzioak kontutan hartuz banatuko dira:
  • Beste erkidegoetako LH irakasleak eta enpresako langileak: plazen %80.
  • EAEko LHko irakaslegoa: plazen %20.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.