Prestakuntza ekintza hau  “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen II. Edizioaren" barne kokatzen da.

Iraupena: 30.00 ordu
Lekua: TKNIKA Barrio Zamalbide s/n 20100 Renteria (Gipuzkoa)
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
1 6,00 25-06-2018 08:30-14:30 Presentziala
2 6,00 26-06-2018 08:30-14:30 Presentziala
3 6,00 27-06-2018 08:30-14:30 Presentziala
4 6,00 28-06-2018 08:30-14:30 Presentziala
5 6,00 29-06-2018 08:30-14:30 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

Prestakuntza-ikastaro honen bidez, lanerako konpetentziak eskainiko zaizkie parte hartuko duten irakasleei, aldaketa metodologikora zuzendutako tetuinguru aktibo-kolaboratiboetan lan egin ahal izateko.

Horretarako, honako helburu orokor hauek finkatzen dira:
o Irakasleak ikaskuntza aktibo-kolaboratiborantz bideratzea, ikaskuntza horren ezaugarriak eta abantailak hautemanda.
o Lantaldeak sortzeko eta dinamizatzeko oinarrizko teknikak ezagutzea.
o Irakasleak ekintzaileak izatera eta ikaskuntza egoera berrien sortzaileak izatera bultzatzea.
o Ebaluazioa konpetentzien eboluziotzat hartzea.
o Komunikazio eta ebaluazio prozesuetan feedbacka zein garrantzitsua den ulertzea.
o LHko ikastetxeetan ekimen ekintzailea txertatzeko bideak erraztea.
o Euskadiko LHko ikastetxeek osatzen duten ekintzailetza ekosistemari buruzko oinarrizko ezagutzak transmititzea.
o Sormenari buruzko kontzeptuei, sortze prozesuari eta haren teknikei buruzko prestakuntza irakasleei eskaintzea.

Edukiak

Kultura ekintzailea
o Irakasletza ekintzailearen diseinua.
o Hezkuntzako praktika onak.
Ikaskuntza kolaboratiboaren oinarriak
o Ikaskuntza prozesua testuinguru aktibo-kolaboratiboan.
o Zer da ikaskuntza?
o Ikaskuntza aktibo-kolaboratiboaren ezaugarriak
o  Lantaldeak
o Zer da taldea?
o Lantaldeak sortzea.
o Taldekideen rolak.
o Taldeen dinamizazioa.
o Komunikazioa eta gatazken ebazpena.
o Komunikazioaren gakoak.
o Entzutea.
o Komunikazio mailak.
Gaitasun digitalak geletan 
o Nondik gatoz?
o Nola aplikatu DIGCOMP testuinguru aktibo-kolaboratibo batean.
o Biltegi digitala.
o Jarduera digitalak.
o Konpetentzia digitalen ebaluazioa.
Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa
o Erronka kontzeptua.
o Erronka baten dinamika
o Birprogramazioa.
o Sorkuntza prozesuak-Sormenezko pentsamendua
o Fokuak definitzea eta birformulatzea.
o Pentsamendu dibergentea abian jartzea. Ideia asko eta askotarikoak sortzea.
o Ideiak baloratzea, iragaztea eta hautatzea.
Konpetentzien bidezko ebaluazioa
o Ebaluazioa eboluzio gisa.
o Ebaluazioko protagonistak.
o Feedbacka.

Metodologia

Metodologia aktibo-kolaboratiboa erabiliko da.

1. eguna: 2018ko ekainaren 25a 
o Harrera eta ikastaroaren aurkezpena.
o Tknikaren aurkezpena.
o Lanbide Heziketako esparru orokorra Euskadin.
o Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboaren testuingurua.
o Kultura ekintzailea.
2. eguna: 2018ko ekainaren 26a
o Ikaskuntza kolaboratiboa.
o Konpententzia digitalak testuinguru aktibo-kolaboratiboan.
3. eguna: 2018ko ekainaren 27a
o Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
4. eguna: 2018ko ekainaren 28a
o Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
o Sorkuntza prozesuak.
5. eguna: 2018ko ekainaren 29a
o Konpetentzien bidezko ebaluazioa.

o Kurtsoaren itxiera eta diplomen banaketa

Ebaluazioa

Ikaslea ebaluatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
– Parte hartzaileek orduen % 90 (presentzialak edo/eta ez-presentzialak) bete behar dute, gutxienez.
– Parte hartzaileek prestakuntza jarduerako dinamika, ariketa eta praktika guztiak egin behar dituzte

Baldintzak

    • Ikastarora matrikulatzen den pertsonak honako irizpideetako bat bete beharko du:
      • Lanbide Heziketako irakaslea izatea
      • Lanean, ikastaroan aurkezten diren edukien inguruan lan egiten duen persona izatea eta aurrez beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak izatea

 

Hautaketa irizpideak

– Izen-emateak, eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ikasle hautaketa izen-emate ordena jarraituz egingo da.

– Plaza kopurua honako proportzioak kontutan hartuz banatuko dira:

  • Beste erkidegoetako LH irakasleak eta enpresako langileak: plazen %80.
  • EAEko LHko irakaslegoa: plazen %20.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.