Prestakuntza ekintza hau  “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen II. Edizioaren" barne kokatzen da.

Iraupena: 30.00 ordu
Lekua: TKNIKA Barrio Zamalbide s/n 20100 Renteria
Edukiera: 25 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
1 6,00 02-07-2018 08:30-14:30 Presentziala
2 6,00 03-07-2018 08:30-14:30 Presentziala
3 6,00 04-07-2018 08:30-14:30 Presentziala
4 6,00 05-07-2018 08:30-14:30 Presentziala
5 6,00 06-07-2018 08:30-14:30 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

Prestakuntza jarduera honen bidez, gaur egungo Euskadiko LHk duen Ekintzailetza Kulturaren eredua landuko dugu.

Horretarako, Lanbide Heziketako irakasleekin Kultura Ekintzailea landuko dugu, horrela ikastetxeetan modu ekintzaile eta berritzailean jardun dezaten. Horrekin batera, Ikasenpresa proiektua aztertuko dugu; proiektu horretan, tresna metodologiko gisa erabiltzen da enpresak sortzea.
Beste alde batetik, ekimen sortzailea landuko dugu, ezagutzera emateko nola dinamizatzen den Urratsbat programa (LHko ikastetxeetan garatzen ari den enpresak sortzeko programa, hain zuzen ere), eta oinarrizko zein fasez osatuta dagoen; enpresak martxan jartzeko programak dituen oinarrizko tresnak eskainiko ditugu, eta talde lanaren garrantzia aztertuko dugu.
Horretarako, helburu orokor hauek planteatzen dira:
  • Ekimen sortzailea LHko ikastetxeetan txertatze prozesua erraztea.
  • Ikastetxe barruan lantzeko ekintzailetzari buruzko oinarrizko ezagutzak eskaintzea.
  • Irakasleak jabearaztea zein garrantzitsua den ikasleek zeharkako gaitasunak lantzea, ondoren garapen profesionala garatzeko.
  • Lantalde baten barruko rolak zein izan litezkeen ezagutzea.
  • Irakasleak gaitu negozio ideiak sortzeko.
  • Irakasleak orientatzea negozio eredu baten hasierako diseinurako gidari gisa jardun dezaten.
  • Eskuragarri jartzea merkatu ikerketa egiteko beharrezko tresnak.
  • Negozio ideia baten Marketing Mix-eko estrategia garatzea.
  • Urratsbat programa ezagutzera ematea, eta haren fase eta emaitzak aztertzea.
  • Gai hauen gainean gogoeta egitea: batetik, lantaldea; bestetik, sarean lan egitea, tresna indartsua.
  • Ekarpenak egitea dinamizatzailearen rola definitzeko: zer elementuk definitzen dute?
  • Ikastetxean aplikatzeko moduko Sentsibilizazio Plan bat zein izan litekeen jakitea eta diseinatzea.

Edukiak

o Irakasletza ekintzailearen diseinua

· Gaitasunak
· Lan esparrua
o Zeharkako konpetentziak
o Lantaldearen rolak
o Ikasenpresa ereduaren negozio ideiaren garapena
· Negozio ideia sortzea
· Negozio eredua
· Merkatu ikerketa
· Marketing mix
o Enpresak sortzeko eredua: Urratsbat
o Taldean lan egitea eta sarean lan egitea
o Sentsibilizazio plana
· Tresnak
· Diseinua

Metodologia

Ikasgelan, metodologia aktibo-kolaboratiboa erabiliko da.

Prestakuntzarako diseinatutako plana hau da (antolatzaileek alda dezakete hala behar izanez gero):
1. eguna: 2018ko uztailaren 2a 
o Harrera eta ikastaroaren aurkezpena
o Tknika-ren aurkezpena
o Euskadiko Lanbide Heziketako Plana
o Euskadiko LH ekintzailea
o Hezkuntza ekintzailea
2. eguna: 2018ko uztailaren 3a 
o Irakasletza ekintzailearen diseinua
o Lan esparrua
3. eguna: 2018ko uztailaren 4a
o Negozio ideia
o Negozio eredua
4. eguna: 2018ko uztailaren 5a 
o Merkatu ikerketa
o Marketing mix
5. eguna: 2018ko uztailaren 6a 
o URRATSBAT programaren aurkezpena
o Lantaldeak: Urratsbateko dinamizatzaileen taldea
o Dinamizatzailearen rola
o Sentsibilizazioa ikastetxeetan: praktika onak eta dinamika

Ebaluazioa

Ikaslea ebaluatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
– Parte hartzaileek orduen % 90 (presentzialak edo/eta ez-presentzialak) bete behar dute, gutxienez.
– Parte hartzaileek prestakuntza jarduerako dinamika, ariketa eta praktika guztiak egin behar dituzte

Baldintzak

  • Ikastarora matrikulatzen den pertsonak honako irizpideetako bat bete beharko du:
    • Lanbide Heziketako irakaslea izatea
    • Lanean, ikastaroan aurkezten diren edukien inguruan lan egiten duen persona izatea eta aurrez beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak izatea.

Hautaketa irizpideak

– Izen-emateak, eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ikasle hautaketa izen-emate ordena jarraituz egingo da.
– Plaza kopurua honako proportzioak kontutan hartuz banatuko dira:
  • Beste erkidegoetako LH irakasleak eta enpresako langileak: plazen %80.
  • EAEko LHko irakaslegoa: plazen %20.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.