ERAIKUNTZA JOERAK ETA TINY HOUSE

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Smart Green Buildings plataformaren barnean Tiny House proiektuan lanean jarraitzen dugu, non Lanbide Heziketako zortzi ikastetxeetako irakaslegoak parte hartzen duen. Talde hau Eraikuntza, Egurra eta Altzarigintza, Energia eta Ura, Elektronika eta Gizarteratzeko zikloetako irakasleez osatua dago.

Zentro parte hartzaileak EAGI LHII – Eraikuntza, ERAIKEN LHII – Eraikuntza, IZARRAITZ LH- Egurra, EASO POLITEKNIKOA- Egurra, OTXARKOAGA LH – Egurra, BIDASOA LHII – Egurra, USURBIL LHII- Energia eta ura, TARTANGA LHII – Elektronika eta Gizarteratzea eta IDarte – Barne Diseinua

 

Tiny House proiektua etorkizuneko eraikuntzaren joerarekin bat dator. Lanbide Heziketako zortzi ikastetxeetako irakasle eta ikasleek eraikuntzaren garapena aldatuko duten erreferentzia berriak, materialak eta tresnak begiztatzen dituzten, non gure hirietako bizitza kalitatearen hobekuntza duten helburu.

Joeretako bat bizimodu mota izango da. Etxebizitzen tamaina nabarmen murrizten da. Hiriburuetan bizitzeko nahiak 40m2 baina gutxiagoko espazioak diseinatzeko erronkara daramagu.

Bestalde Arkitektura Inklusiboa ere eratu nahi izan dugu, non biztanleria anitz batentzako Irisgarritasuna eta Diseinu Unibertsala nabarmentzen diren. Adimen eta ikusmen gaitasun desberdinak dituzten pertsonentzako espazioen diseinuak landuko dira.

Birziklapena eta Kontzientzia Ekologikoa ez dira Tiny House honen diseinuaren eztabaidatik kanpo geratu. Izan ere, Karbono Aztarna handienetako bat sortzen duen industria bait da Eraikuntza.

Kezka honen aurrean, Tiny House hau etorkizuneko material garrantzitsuenetako batekin diseinatu da, Egurra hain zuzen. Egurra gure osasunarentzako, ingurumenarentzako, gizartearentzako eta ekonomiarentzako onuragarria den material bat da. Bere propietateek gure erosotasuna handitzen dute, hala nola porositateak hezetasuna kontrolatzen du eta eroankortasun termikoak beti atsegina egin arazten du. Horrez gain, egurra material iraunkorra, birziklagarria, berrerabilgarria eta natural da. Propietate imitaezinekin eta fabrikazioan (zuhaitz hazkundean) karbonoa xurgatzen duena da eta ondorioz klima aldaketaren ekintzak arintzen laguntzen du.

Smart Etxeak ere ezin genitzake ahaztu, non Domotika inguruan sortutako teknologiak indarra hartzen duten eta gure etxeetan erosotasuna handitzen duten. Haririk gabeko  domotika eta ahotsa bidezko interakzioak etxebizitzarekin programatuak egongo dira automatikoki kontrolatzeko, energia-sistema, segurtasuna eta komunikazioa Tiny Housearekin.

Badakigu Ingurumena eta Klima-aldaketari buruzko kontzientzia gizartearen kezkak direla eta edozein eraikuntzak bere bizitza zikloan zehar sortzen dituen karbono isurien neurri gisa, Energia Berriztagarrien parte hartzea dugu Tiny House honen diseinuan.

Tiny House honek joera berri guzti horiek zabaldu eta sentsibilizatzeko balioko digu. Honez gain, benetako prototipo bat egiteko aukera emango digu, non bertan Eraikuntzako, Egurra eta Altzarigintza, Energia eta Ura, Elektronika eta Gizarteratzeko Lanbide Heziketako familien konpetentzia profesionalak lantzen diren.

Erlazionatutako proiektua

TINY HOUSE (Smart Green Buildings)