EuroSteam proiektuaren 3. bilera

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Irailaren 11tik 13ra Flandriako Anberes hirian Erasmus+ programaren EuroSteam proiektuaren 3. bilera burutu zen. Bi egunetan zehar, Thomas More erakundeak Anberesen duen egoitzan, proiektuaren bazkideak bildu ziren proiektuaren kudeaketa eta nondik norakoa aztertu eta eztabaidatzeko.

Hirugarren egunean, proiektuaren bazkideak, Heilig Graf bazkideak Turnhout herrian duen eskolara joan ziren eta bertan proiektuaren barne diseinatzen ari den STEAM hezkuntzari buruzko kanpaldi baten adibide praktikoa ikusi eta aztertu ahal izan zuten.

Erlazionatutako proiektua

EuroSTEAM (AMAITUA)