EUSKADI-MEXIKO BILERA

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Atzo bilera bat egin zen Guanajuato (Mexiko) eta Euskadiko ordezkaritza instituzionalen artean Tknikan, eta baita Mexikoko estatu horretan egoitza duten enpresen artean ere.

Helburu nagusia honako hau izan zen: Tknikako VETIBAC proiektuaren koordinaziopean automobilgintzako piezak egiten dituzten enpresa hauen prestakuntza-premiei erantzuna ematea; kasu honetan, prestakuntza Bergarako CIFP Miguel Altuna LHII-k emango luke.

Jardunaldian parte hartu zuten LHko Sailburuordeak, Jorge Arévalo, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Nazioarteko Zuzendariek, SPRIko Nazioarteko Arduradunak, eta Tknikako Zuzendari Exekutiboak, besteak beste. Guanajuatoko Gobernutik, Lan eta Formakuntzako Sailburuordeak, Alberto Garcia-k eta Lan Prospektiboko Zuzendariak, Julio Jaramillo-k partehartu zuten, eta baita Instituto Tecnológico de Celaya-ko hiru ordezkarik ere.

RPK, Metagra, Lazpiur, Cie Automotive, Panelfisa, Cikautxo, Hijos de Juan Garay, Ecenarro, Fagor eta ELAY izan ziren bilerara gonbidaturiko euskal enpresak.

Erlazionatutako proiektua

VETIBAC (FINALIZADO)