Euskadiko Lanbide heziketako aldaketa metodologikorako prestakuntza eskaintza 2018/2019

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Gaur egungo lan-merkatuan mugitu eta moldatzeko espezialitate bakoitzari dagozkion gaitasun espezifikoez gain, pertsonek beste gaitasun hauek ere beharko dituzte: talde lana, jarrera ekintzailea, sormenezko pentsamendua, komunikaziorako trebezia, konpromisoa, elkartasuna… Hortaz, lan-merkatuan arrakasta izateko gure ikasleentzat ezinbesteko gaitasunak dira.

LH Euskadiko irakasleek, orain arte egin duten gisa, paper garrantzitsua dute ibilbide horretan: ikasleentzat eredugarri izan behar dute, orain arte erabilitako metodologiak aldatuz eta egokituz, erronketan oinarritutako ikaskuntza aktibo-kolaboratiboak erabiliz adibidez.

Irakasle-taldeei aldaketa metodologikoan lagundu asmoz, Tknikatik oinarrizko prestakuntza berri bat antolatu da. Prestakuntza eskaintza honekin irakasleak aldaketa metodologikoan parte hartu eta esperimentatuko du, erronketan oinarritutako ikaskuntza aktibo-kolaboratiboak bere ikasgelarako diseinatzen, dinamizatzen eta martxan jartzen.

Izen-ematea:www.tknika.eus (ikastao atalean)
Izen-emate epea: 2018(e)ko abenduaren 21(a).
Ebazpena: 2019 (e)ko urtarrilaren 10(e)an, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan onartua edo baztertua izan den.

•Onartuta izan den pertsonak matrikula online osatu behar du (komunikazio email berean adierazten den estekan sartuz eta eskatzen diren datuak guztiak osatuz).
•Matrikulazio epea: 2019 (e)ko urtarrilarenaren 17(a)

EOP: Ethazi Oinarrizko Prestakuntza (100 plaza)
Iraupena: 70.or (17 aste)

  • 6 aurrez-aurreko saio: 21.or (16:00 – 19:30)
  • ez-presentziala (esperimentazioa): 49.or

1.Kurtsoa – 2.Edizioa
1.Taldea – Gipuzkoa (Gazteleraz), 2.Taldea – Bizkaia (Gazteleraz) eta 3.Taldea: Araba (Elebidun)

4.Taldea – Gipuzkoa (Euskaraz) eta 5.Taldea – Bizkaia (Euskaraz)

Taldea Lekua Izena Irau.
1 Kurtsoa 1 Gipuzkoa Ethazi Oinarrizko Prestakuntza (Gaztelera)
2019/01/21 – 2019/05/13
70.or
1 Kurtsoa 2 Bizkaia Ethazi Oinarrizko Prestakuntza (Gaztelera)
2019/01/21 – 2019/05/13
70.or
1 Kurtsoa 3 Araba Ethazi Oinarrizko Prestakuntza (Elebidun)
2019/01/21 – 2019/05/13
70.or
1 Kurtsoa 4 Gipuzkoa Ethazi Oinarrizko Prestakuntza (Euskara)
2019/01/22 – 2019/05/14
70.or
1 Kurtsoa 5 Bizkaia Ethazi Oinarrizko Prestakuntza (Euskara)
2019/01/22 – 2019/05/14
70.or