Euskadiko Lanbide Heziketako Ekintzailetza Sarien irabazleak

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Gaur goizean, Iurreta Institutuan, ospatu den Euskadiko Lanbide Heziketako XI. Ekintzailetza sari banaketan, arlo bakoitzean hauek izan dira irabazleak:

Ikasenpresa programan, ikasturtean zehar ikasleek sortu dituzten 600 ikasenpresen artean, irabazle suertatu dira, arlo bakoitzean:

Negozio ideia onena:

  • Irrifarreen Alde

Merkatu ikerketa onena eta marketing mix:

  • Metal Extreme

Gizartean eragina, zabaltze kanpaina eta merkaturatzea:

  • The Cool Spoons

Salmenta gune eta merchandising onena:

  • Klico

Etorkizun bideragarritasuna duen enpresa:

  • Gida Tour

Gizarte ekintzailetza:

  • Neurrira Koop.

Irabazle bakoitzak FNAC-eko 500 euroko taloi bat jasoko du.

Bere aldetik, Irekin programak, Lanbide Heziketako irakaslego ekintzaileari bideraturikoa, ikastetxeetan garaturiko 12 praktika on aitortu ditu eta aurtengo Praktika On bikainenaren saria:

  • Hernaniko Lanbide Heziketa: Gizarte Berrikuntzako LHII-ko irakasle Aitor Zabala Ezkurra eta Joana Zamorari “Hernani txirrindan” praktika garatzeagatik, eman dio.

Azkenik, Tknikako ekintzailetza arloko adin gehien duen programari dagokionez, Urratsbat, enpresen sorrerarako laguntza programa, lau sari ezberdin eman dira, horietatik hiru “la Caixa” Gizarte Ekintzaren laguntzaz, eta laugarren bat, enpresa berritzaileenari sari berezia, Tknikak ematen duena.

2015eko Uztailaren 1etik 2016ko ekainaren 30erarte sorturiko 92 enpresen artean, hauek izan dira arlo ezberdinetako sarituak:

Enpresa berritzailerik onena:

  • Zuman

Arlo teknologikoko enpresarik onena:

  • Argieskema

Arlo industrialeko enpresarik onena:

  • Keyway

Arlo sozialeko enpresarik onena:

  • Pipiskao

Enpresa bakoitzak 2.500 euroko saria jasoko du.