EUSKELEC 2. EDIZIOA MARTXAN

 In Tknika-ri buruz

2018-19 ikasturtean jokatu zen lehen aldiz, LH ikastetxeetan eraikitako  EUSKELEC ibilgailu ELEKTRIKO txapelketa.  Bertan 11 ikastetxek hartu zuten parte eta txapelketak izan zuen arrakastaren ondoren, aurten ere martxan jarri degu 2. edizioa. Txapelketa honen antolakuntza Tknikatik eramango da Alterity enpresaren laguntzarekin.

1. EDIZIO-KO LABURPEN BIDEOA

Proiektu honek, hurrengo helburu nagusiak dauzka.

  • Mugikortasun jasangarria bultzatzea.
  • AUTOMOZIO sektorean, datozen aldaketeri erantzun ahal izateko, gure ikasleen ezagutza tekniko eta gaitasunak hobetzea (Ibilgailuen elektrifikazioa, Konektibitatea…).
  • Erronka eta proiektu berrien aurrean, beharrezko gaitasunak lantzea eta hobetzea (jarrera, motibazioa, lanen banaketa, ardurak, konpromesua, taldean lan egiteko gaitasunak…

Helburu hauek lortzen laguntzeko, TKNIKA-tik, erronka eta talde-lanean oinarriturik dauden ETHAZI metodologiak bultzatuko dira.

Ikastetxe bakoitzak bere ibilgailuak montatu eta fabrikatu ahal izateko, TORROT (enpresa patrozinatzaile nagusietako bat), hurrrengo ekipamentuak emango ditu:

  • Motore elektrikoak.
  • Beharrezko elektronika.
  • Trakzio bateriak.

2019-ko Ekainean jokatuko den txapelketa hontako 2. edizioan, Lanbide Heziketa-ko hurrengo ikastetxeek hartuko duten parte:

CIFP MEKA LHII

CIFP DON BOSCO LHII

CIFP ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA LHII

CIFP IURRETA LHII

CENTRO SANVIATOR

CIFP SAN JORGE LHII

CIFP FADURA LHII

CENTRO DE FORMACIÓN SOMORROsTRO

CENTRO FORMATIVO OTXARKOAGA

CENTRO DE FORMACIÓN ORTZADAR

CENTRO DE FORMACIÓN PROFESIONAL EGIBIDE

CPES IKASAUTO

IES ESKURTZE

GOIERRI ESKOLA

CIFP EMILI CAMPUZANO

CIFP ELORRIETA

CIFP BIDEBIETA

 

Erlazionatutako proiektua

Automobilaren teknologiak