Ikastetxean 2. Praktika Onen Lehiaketan Finalistak

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Lehenengo eta behin, IREKIN: Irakasle Ekin! Praktika Onen lehiaketan parte hartu duzuen guztiak zoriondu nahi zaituztegu.

Lehiaketa honen bigarren deialdian LHko ikastetxeetan burutzen ari zareten lan bikaina isladatzen duten 36 praktika on jaso ditugu. Gure ikastetxeak, irakasleak, ikasleak eta baita gure ingurua ere ekintzaile eta berritzailea dela argi dago, eta honek gure ikastetxeen funtzionamendua egokia izatea bermatzen du.

Tkninak lan egiteko modu honi babesa eman nahi dio eta hau zabaltzea du helburu giza, guztion artean Euskadin Lanbide Heziketa Ekintzaile bat eraikitzeko asmoarekin.

Praktika Onen Lehiaketan parte hartutako ikastetxeak

Praktika Onen lehiaketaren finalistak zaretenez zuen esperientzia Irekin: Irakasle Ekin! formakuntzan parte hartzen duten irakasleekin partekatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Pixkanaka pixkanaka irakasle berritzaile eta ekintzailearen kopurua haunditzeko asmoz.

Momentu honetatik aurrera eman beharreko pausuak zehaztasunez zuei azaltzeko, elkar ezagutzeko eta finalisten argazki bat ateratzeko asmoz, hurrengo astelehenean, Otsailak 13 goizeko 9.00etan Tknikara bilera batetara joateko deialdia luzatu nahi dizuegu. (Eman beharreko pausoei buruzko beste mezu bat jasoko duzue).

Zalantzaren bat izanez gero edo argibideren bat jasotzeko eta zuen asistentzia konfirmatzeko, ostirala, otsailak 10, baino lehen gurekin harremanetan jarri.

Finalistak bezala aurrera eraman beharreko pausuak ezin badituzue bete, lasai egon, gurekin otsailak 10a baino lehen harremanetan jarri mesedez eta balorazio ordena mantenduz beste praktika on batek zuen praktika onaren lekua hartuko du.

Bukatzeko , guztiak itxaroten ari zaretena jakinaraziko dizuegu, IREKIN: Irakasle Ekin! Praktika onen lehiaketan 12finalistak ondorengoak dira:

  • “LEGO SERIOUS PLAY para el compromiso del trabajo en equipo”: Janire Arriola Garitaonaindia. San Jose Maristak (Durango).
  • “db Sariak, STEEAM lanbide heziketan”: Auritze Etxezarreta. CIFP Don Bosco LHII.
  • “Contacta con tu futuro”: Eskarne Laizola Loinaz. CIFP Mendizabala LHII.
  • “Hernani txirrindan”: Aitor Zabala Ezkurra. Gizarte Berrikuntzako LHII (Hernaniko Lanbide Heziketa).
  • “Aprendizaje… ¡A escena!”: Iker Larrinaga Uribezalgo. CPES Hnos Larrinaga BHIP.
  • “PROGRAMAS DE TELEVISIÓN EN DIRECTO”: Iñaki Berlanga Artetxe. CIFP Tartanga LHII.
  • “EDUCANDO EN VALORES A FUTUROS PROFESIONALES DE LA HOSTELERÍA”: Leire Erauzkin Bilbao. Hosteleria de Leioa.
  • “InNOVAaula: Innovando en el aula con herramientas auxiliares”: Iñaki Jiménez Miranda. Cebanc.
  • “WOODTEKTURA”: Juan Carlos Alonso, Antonio López Predes. CIFP Easo PoliteknikoaLHII.
  • “Nofuncionaná”: Iratxe Alonso Ruiz. CIFP. Elorrieta-Erreka Mari LHII.
  • “De la clase invertida al alumno invertido: el flipped student (las 3 C)”: Eneko Martínez Goikolea. Egibide.
  • “Objetivo Talento!! Evaluación y Coaching de competencias en Ethazi”: Rafael Balparda, Luis Mª Cardeñoso. San José de Calasanz-Santurtzi.

Zorionak guztiei eta mila esker zuen parte hartzeagatik.

 

Praktika Onen Lehiaketan parte hartutako irakasleak

 

Erlazionatutako proiektua

Irekin