iSarera bisitak hasten dira

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Mikrosare adimendunek dakartzaten onurak aztertzen dituen proiektu aitzindari bat iSare da,  egungo sare-ereduaren arazoak murriztea eta lurraldean dauden baliabide berriztagarrien aprobetxamendua erraztea bilatzen du.

Tknikak, iSare Aliantzaren lankidetzarekin, Lanbide Heziketako irakasleen eta ikasleen eskura mikro sare honen baliabideak jartzen ditu, ezagutu ahal izateko mikrosare adimenduen kontzeptua iSarera bisita bitartez.

Bisitan , erlazionatutako Unitate Didaktikoan deskribatzen diren elementuak (sorkuntza sistemak, metaketa, banatze eta kontrola) ezagutuko dituzte.

Gure web gunean iSarera bisita eskatzeko inprimakia aurkituko duzue.

Bisitan interesa duten zentroek aurretik gaia lan egiteko aukera izango dute, mikrosareen Unitate Didaktikoa erabiltzen badute (erronka formatuan ere aurkituko dute).

 

Erlazionatutako proiektua

Smart Grid iSare (BUKATUTA)