OFFSHORE PROIEKTU TALDEAREN MUGIKORTASUNA. ESKOZIA 2017.

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Aurreko Urriaren 23tik 27ra, Tknikako Offshore Proiektu taldeak Eskoziara bidaiatu genuen, herrialde horretan Energía Berriztagarrien inguruan, eta bereziki Offshore esparruan, garatzen ari den industria, teknologia eta formakuntza ezagutu eta aztertzeko helburuarekin.

Bixitatu genituen lekuak:

Bright Green Hydrogen (Methil):

Scotland´s Smart Hydrogen Microgrid Proiektutik sortua, haien helburua energia berriztagarrietatik lortutako Energia Elektrikoaren almazenaketa hidrogeno moduan egitea da, momentuan erabili ezin daitekenean. Horretarako, haizeak eta eguzkiak emandako energía guztia uraren elektrolisia egiteko erabiltzen da hidrogenoa eskuratu ahal izateko. Behin hidrogenoa lortuta, almazenatu egiten da eta beharraren arabera bertan duten hidrogeno-pilaren bidez hidrogeno hori energia elektriko bihurtzen dute.  Proiektuaren funtsa, itsasoko energia berriztagarria hidrogeno moduan metatzearen bideragarritasuna frogatzea da.

Maersk Offshore Training Centre (Aberdeen):
Itsaso munduko Maersk multinazionala oso ezaguna da itsas-garraiorako dituen kontenedore-itsasontziengatik. Ere, aspalditik dihardu petrolio eta gas ustiaketetarako enpresei zerbitzua ematen eta haientzako langileak prestatzen. Haien formakuntza zentru bat ezagutu genuen. Zentru horretan, langileen Osasun eta Segurtasunarekin erlazionatutako zihurtagiriak lortzeko formakuntza eskaintzen dute.

City of Glasgow College (Glasgow):
Eskoziako lanbide heziketako eskolarik haundiena da 35.000 ikaslerekin. 300 titulazio baino gehiago eskaintzen ditu eta bere jatorria itsasorako formakuntza bada ere (gaur egun pixu haundia izaten jarraitzen du), pixkanaka industria esparrura bideratzen ere joan da.

The Underwater Centre (Fort William):

Munduko urpekaritzako zentru garrantzitsuenetako bat da. Urte askotako esperientzia dauka itsasoko petroleo eta gas ustiraketetan diharduten urpekariak prestatzen eta azken urteetan ezagutza hori itsasoko energia berriztagarrien ustiaketara ari da zabaltzen. Urpekarien formakuntza eta trebakuntzaz gain, itsasoko energia berriztagarrien esparruan gero eta indar gehiago hartzen ari diren uretako dron edo roboten maneiurako formakuntza eta trebakuntza ere eskaintzen dute. Horretan ere mundo mailako erreferentzia dira eta horren adibide garbia da mundo mailako dron fabrikatzaile nagusienek bertara jotzen dutela beraien makina berriak frogatzera merkaturatu aurretik.

Erlazionatutako proiektua

Offshore (BUKATUTA)