Plataforma hegalari (UAV) nahiz uretakoekin lorturiko datuen erabilera aplikazio praktikoetan

Proiektu honen jabea:Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak

Droneen Aplikazioak izeneko espezializazio-proiektua elkarrekin garatzen ari gara CIFP Bidasoa LHII, CIFP Don Bosco LHII eta Tknika.

Teknologia horrek eskaintzen dizkigun aplikazio berriak modu praktikoan aztertzean eta lantzean zentratzen da gure lana. Gaur egun tipologia eta era askotako droneak daudenez, uretako, aireko edo lurreko droneez hitz egin dezakegu, eta horiek guztiak ditugu aztergai.

Droneak, berez, ez dira proiektuaren helburu nagusia, baina horien funtzionamendua eta elektronikaren ikuspegitik egin beharreko mantentze-lanak ere jorratuko ditugu. Gero tratamendua eta erabilera praktikoa eman beharko diegun datuak eta informazioa lortzeko aukera eskaintzen digun tresnatzat hartzen dugu dronea.

Azken puntu horretan zentratzen dira gure proiektuaren ahalegin handienak, eta droneei akoplatutako hainbat gailu (kamera optikoak, termografikoak, espektro anitzekoak…) erabiltzen ditugu horretarako.

Proiektu honi lotutako albisteak: