Teledetekzio azterketak Getariako txakolindegietan

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Zehaztasuneko nekazaritza azken urteetan indarra hartzen ari den jarduera da gurean, landa ekoizpenetan erabilitako baliabideen optimizazioa errazten baitu. Gai honekin loturiko aplikazio praktiko bat garatzeko asmoz teledetekzio azterketak burutu ditugu berriki Getariako txakolindegietako zenbait lursailetan.

Urriko azken egunean kamera multiespektrala baliatuz, mahatsondoen irudiak erdietsi genituen eta gerora egindako azterketak lursail berean portaera oso heterogeneoak azaltzen direla agerian utzi du. Indize ezberdinen behaketak zonalde bakoitzaren benetako egoera zein den erakusten du, eta honek ahalbidetzen du sail berean egon daitezkeen behar eta gabezia desberdinei erantzun eraginkorragoa ematea.

Informazioa sakontzeko

Erlazionatutako proiektua

Droneen Aplikazioak (BUKATUTA)