TKNIKA Goi Mailako Lanbide Heziketarako Suediar Agentzia Nazionalari aholkularitza emanaz.

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Azaroko azken aste honetan zehar Tknikako Etengabeko Hobekuntza alorreko Zuzendaria Hassleholm (Suedia) hirian Agentzia honetako ikuskari aditu lan talde batekin hainbat aholkularitza lan jarduera garatzen ari da

Aholkularitza lan honen helburu nagusia gure Hobbide-EFQM Ereduan oinarrituko den Suediako LH-ko ikastetxeen programak autoebaluatzeko tresna baten diseinuan aholkularitza lanak egitea eta gure eskarmentua  eta ikasitakoa beraiekin partekatzea da.

Tresna honek Suediako LH ikastetxeei bere programen goi mailako kalitateari eusten lagunduko diete. Tresna hau  programen garapenaren une desberdinetan erabili ahal izango dute eta hobekuntza planak identifikatu eta planifikatzeko informazio esanguratsua eskainiko diete, horretarako  Hobbide-EFQM Ereduaren ikuspegi ber berak erabiliko dituztelarik.

Erlazionatutako proiektua

HOBBIDE