Transferentzia ikastaroa, lehen sektoreko eta elikagai industriatako jarduera baimenen inguruan

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Abenduaren 13an, Iurretako Lanbide Heziketa Institutuan, Tknikako Biotknifish proiektuko pertsonalak eman zuen ikastaro trinko bat, argitzeko zer betebehar dituzten elikagaiak eta lehengaiak ekoizten dituztenek Administrazio Publiko desberdinekiko. Jardunaldi horretara gerturatu ziren hiru Lurralde Historikoetako hainbat LH ikastetxetako irakasleak. Irakasle horiek dira, hain zuzen, trebatzen ari direnak etorkizuneko ekintzaile eta eragileak, dela lehen sektorean zein elikagai-industrian eta transformazioan. Arreta berezia jarri zen ekoizle txikien arazoetan, sarritan ez baitute izaten gai horietan aholkularirik edota esperientziarik, eta nola egin dezaketen beren negozioa ezartzeko tramiteak arintzeko.

Erlazionatutako proiektua

BioTkniFish