URRATSBAT SARIAK

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Tknikako Ekintzailetza eta Aldaketaren Kudeaketa Alorrak, Lanbide Heziketan ekintzailetasuna testuinguruan, ondoko oinarriekin gidatuko den Urratsbat Programako Sariak aurkezten ditu.

Urratsbat Sariak

1. Xedea

Enpresa Plana Anexo I-ean adierazten den fitxa ondo osatuta aurkeztea eta paperean entregatzea.

2. Sariak

Hurrengo sariak banatuko dira:

  • Sari bi, bakoitza 2.500€-koa arlo industrialeko enpresarik onenentzat.
  • Sari bi, bakoitza 2.500€-ko arlo teknologikoko enpresarik onenentzat.
  • 2.500€- ko saria arlo sozialeko enpresarik onenarentzat.
  • 2.500€ saria zerbitzuzko enpresarik onenarentzat.
  • 2.500€ saria emakumeek sortutako enpresarik onenarentzak – Emakume Ekintzailea.

3. Nori zuzendua

2016/17 ikasturtean sorturiko enpresak (2016ko uztailaren 1etik 2017ko ekainaren 30era) zeinen proiektuak Tknikak koordinatzen duen Urratsbat programan parte hartzen duten Lanbide Heziketako ikastetxeek tutorizatu dituzten.

4. Aurkezteko epea

Anexo I-eko fitxa 2018ko apirilaren 9tik apirilaren 26rarte goizeko 12:00ak baino lehenago aurkeztu ahal izango da.

5. Entregatzeko lekua.

Leire Zubero-ren izenean eta Urratsbat Sariak adieraziz, Tknika-ra, Zamalbide auzoa z/g, 20100 Errenteria, bidaliko dira.

6. Proiektuaren aurkezpena

Promotoreek, epaimahaiaren aurrean, bere proiektuaren aurkezpena egingo dute. Horretarako, gehienez, 10 minutu izango dituzte. Aurkezpen digitala edo laguntzeko materialak erabili ahal izango dira.

Aurkezpena Izarra Centre-n (Ermuan), maiatzaren 16an, goizeko 10:30tan gauzatuko da.

7. Epaimahaiaren osaketa.

Epaimahaia Urratsbat programako hiru irakaslez, lurralde bakoitzeko bat, eta kanpoko aholkularitza enpresako bi ordezkariz osatua egongo da.

Epaimahaiak, sari guztiak ez emateko eta edozein saria irabazlerik gabe uzteko eskubidea beretzat gordetzen du.

8. Ebaluazio irizpideak

Epaimahaiak, aurkeztutako lanak, honako irizpide hauen arabera ebaluatuko ditu:

  • Proiektuaren aurkezpena (originaltasuna, argitasuna..), %15.
  • Promotoreen gaitasunak eta trebeziak (formazioa, eskarmentua,inplikazioa…), %15.
  • Proiektuaren izaera berritzailea (produtuan/zerbitzuan, kudeaketan, azoka objetiboan…), %35.
  • Ideiaren bideragarritasuna: ahalezko proiekzioa, %35.

 

Kolaboratzaileak:

 

 

Anexo I

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Erlazionatutako proiektua

Urratsbat