Aurkezpena

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da Tknika.

Ardatz nagusitzat berrikuntza eta ikerkuntza aplikatua izanik, Tknikak Euskadiko lanbide-heziketa Europako abangoardian kokatzea lortzeko helburuz egiten du lan egunero.

Sare-lanaren bitartez eta lanbide-heziketako irakasleen inplikazioari esker, munduko eredurik aurreratuenak erreferentetzat dituen zentro honek teknologiaren, prestakuntzaren eta kudeaketaren eremuekin lotura duten berrikuntza-proiektuak garatzen ditu.

2016-2017 ikasturtetik, TKNIKA UNEVOC zentroa da. Euskadiko LH-ko estandar eta kalitatearen hobekuntzan laguntzea da Tknika UNEVOC-Zentroa izatearen helburu nagusia.

Dokumentu estrategikoak

Atal honetan, gure erakundearen izateko arrazoia aurkituko duzu: gure misioa, gure ikuspegia, gure balioak, finkatzen ditugun asmoak, eta gure politikak.

Hitzarmenak

Atal honetan, beste erakunde batzuekin sinatu ditugun akordio batzuen berri izan dezakezu. Akordio horien bidez, ikerketako eta berrikuntzako bide berriak urratzen ditugu, elkarren arteko lankidetzako testuinguru batean detektatutako gorabideko joera berriei erantzungo dietenak, eta irabazi-irabazi.

Nor da nor Tknikan

Atal honetan Tknikako giza lantaldea ezagutuko duzu, gutako bakoitzak zer proiektu eta zerbitzu lantzen dituen eta harremanetan zuzenean jartzeko modua.

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, gu bisitatu edo iradokizunen bat egin, erabil ezazu harremanetarako informazioa edo bi formularioetako edozein.