Dokumentu estrategikoak

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da Tknika.

Atal honetan, gure erakundearen izateko arrazoia aurkituko duzu: gure misioa, gure ikuspegia, gure balioak, finkatzen ditugun asmoak, eta gure politikak.

Misioa, Ikuspegia eta Balioak

Misioa
mision

Ikerketa eta Berrikuntza aplikatua Euskadiko lanbide heziketaren ardatz antolatzaileak bihurtzea, ikaskuntza-ingurune eta prozesu berrietan aurrera egitea, eta gaitasunen hutsunea murriztea ideia edo teknologia bat sortzen denetik gizarteak horren onura duen arte.

Zaintza eta adimen lehiakorraren, bitartez, balio erantsi handia duten produktu eta zerbitzu berritzaileak diseinatuz, hedatuz eta Lanbide Heziketako ikastxeetara transferentzia eginaz, eta hauetatik enpresa esparrura transferentzia ahalbideratuz. Elkarlanari eta aliantzak ezartzeari irekia dagoen dinamika baten bitartez, lan sareen sorrera bultzatuz eta talde lana, sormena eta iraunkortasuna sustatuz.

Ikuspegia
vision

Lanbide heziketako ikastetxeen bitartez, Enpresa esparrura ezagutzaren transferentzia gauzatzeko praktika aurreratuen hedapenean Europear erreferentea izatea.

Balioak
valores
  1. Kidetza sentimendua

  2. Ekimena

  3. Arintasuna

  4. Bikaintasuna

  5. Eskuzabaltasuna

FP-koak gara (TKNIKA), ekimena dugu, arintasunez erantzuten dugu, egin beharrekoa ondo egiten dugu eta emaitzak behar duen edonorentzat bere esku jartzen ditugu.

Fidagarritasuna, aurre hartzea, elkarlana.

Politikak

Berrikuntza politika

Ikastetxearen misioa da ikerketa eta berrikuntza aplikatua lanbide-heziketaren ardatz antolatzaileak bihurtzea eta bikaintasun-posizio batean kokatzea nazioarteko testuinguruan, ikastetxe integralek enpresekin, teknologia-guneekin eta unibertsitateko ikerketa-sailekin duten harremana bultzatuta, dinamika mobilizatzaile eta ireki bat sortzeko.

TKNIKA Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroaren xedeak hauek dira:

Lanbide-heziketaren eta berrikuntza aplikatuaren esparruan ikertzea, eta lanbide-heziketa ematen duten zentroen harremana bultzatzea enpresekin, teknologia-zentroekin eta unibertsitateko eta unibertsitateaz kanpoko ikerketa-sailekin.

Lanbide-heziketa ematen duten zentroetako irakasleei prestakuntza ematea, produkzio-sektoreetan sortuz doazen teknologia desberdinen arloan.

Ikaskuntza-prozesuak hobetuko dituzten inguruneetan aurrera egitea, lanbide-heziketaren nazioartekotzea bultzatuta eta lanbide-heziketan etengabeko hobekuntza garatuta.

Ikasleen artean ekintzailetza sustatzea, lanbide-heziketa ematen duten zentroen bitartez.

Bereak diren funtzioak betetzeko, TKNIKAk zuzendari exekutibo bat eta arloko zuzendariak izango ditu, eta jarduketa-arlo hauetan egituratzen da:

1. Lanbide Heziketari Aplikatutako Berrikuntza Arloa.

2. Etengabeko Hobekuntza.

3. Ikaskuntza Metodo eta Prozesuen Ikerketa Arloa.

4. Ekintzailetza eta Aldaketaren Kudeaketa.

5. Lanbide Heziketaren eremuko Nazioartekotzea.

TKNIKAk I+G+B kudeatzeko ISO166002 araua hartzen du bere kudeaketa-sistemaren erreferentziatzat, eta arau horretan azaldutako eskakizunak betetzeko konpromisoa hartzen du. TKNIKAk konpromisoa hartzen du I+G+B kudeatzeko bere sistema etengabe hobetzeko.

Etengabeko Hobekuntza politika
TKNIKA-k LANBIDE HEZIKETARAKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZA APLIKATURAKO ZENTRUAK, kalitatea, bere politika eta estrategiaren oinarrizko atal gisa definitu du, eta horretarako kalitatean oinarritutako kudeaketa sistemak bereganatu ditu erakundearen kudeaketarako erreferentzi eredu moduan. Oinarrizko erreferentziak EFQM-HOBBIDE kudeaketa eredua eta UNE-EN ISO 9.001:2015 arauan oinarritutako kalitate ziurtatze sistema dira.

Zehatzago, TKNIKA-k kalitatea, gure Zeregin, Ikuspegi eta baloreetan isladatzen den jarduera filosofia moduan bereganatu du.

Printzipio hauek honako prozesu eta proiektuen bitartez hedatzen dira:

EFQM-HOBBIDE kudeaketa ereduaren hedapena eta garapena.
UNE-EN ISO 9.001:2015 Arauan oinarritutako kalitate sistemaren hedapena eta garapena.
UNE 166002:20014 Arauan oinarritutako Berrikuntzaren kudeaketa sistemaren hedapena eta garapena.
UNE-EN ISO 9.001:2015 y la UNE 166002:20014 Arauetan oinarritutako Kalitate eta Berrikuntzaren kudeaketa sistema integratuaren hedapena eta garapena.
Berrikuntza Estrategia eta Politikaren hedapena eta garapena.
Etengabeko hobekuntza politikaren hedapena.
Kalitate sistemaren berrikuspena eta prozesuen aldizkako eguneratzea gauzatzea.
Kudeaketa sistemaren barne eta kanpo auditoretzak gauzatzea.
Tknikak, aipatutako erreferentziazko bi arauen eskakizunak betetzeko erabateko konpromezua agertzen du.
Tknikak, erakunde moduan, kudekatea sistemaren etengabeko hobekuntzarekiko erabateko konpromezua ere agertzen du.
Tknikak aplika dakizkioken lege eta araudi eskakizunak eta bere gogoz bere egiten dituen eskakizunak betetzeko erabateko konpromezua agertzen du.
Politika hau, urteko planen bitartez hedatzen da, helburuak definituz eta lortuz. Tknikako helburuak, kuantifikagarriak eta adierazleen bidez neurgarriak izango dira, eta hauek gutziak osatuko dituzte kalitate helburuak. Helburu hauen lorpen maila aldizka ebaluatua izango da. 

Politika hau, urteko planen bitartez hedatzen da, helburuak definituz eta lortuz. Tknikako helburuak, kuantifikagarriak eta adierazleen bidez neurgarriak izango dira, eta hauek gutziak osatuko dituzte kalitate helburuak. Helburu hauen lorpen maila aldizka ebaluatua izango da.

Kalitatearekiko konpromezua erakunde osoari dagokio. Tknikako pertsona guztiek bere egiten dute konpromezu hau, ezarritako eskakizunak betetzeko eta etengabeko hobekunza prozesuan aktiboki parte hartzeko ardura.

Tknikak, erakundea osatzen duten pertsona guztiek dagozkien konpetentzia profilak betetzen dituztela eta bere funtzioen garapenerako konpetenteak direla ziurtatzen du. Tknikak, bere pertsonen konpetentzia maila hobetzeko eta eguneratzeko beharrezkoak diren jarduerak planifikatzen eta hedatzen ditu.

Bezeroarekiko orientazioa Tknikako pertsona eta erakundearen jarduera guztiak blaitzen dituen oinarrizko printzipioa da. Hori guztia interes taldeentzat balio erantsi handiko zerbitzu eta proiektuen eskaintza, planifikazio eta garapenean gauzatzen da.

Tknikako Zuzendaritzak aurreikusitako emaitzak eta helburuak lortzeko beharrezkoak diren baliabide eta bitartekoak erakundearen zerbitzura jartzen ditu.

Pertsonen politika
TKNIKA-rentzat, bere zereginaren lorpenerako, erakundea osatzen duten pertsonak dira arrakasta eragile giltzarriak. Beraiek dira eskainitako zerbitzuen eta hedatutako proiektuen garapen prozesuan balio erantsia ematen dutenak.

TKNIKA-rentzat, bere zereginaren lorpenerako, erakundea osatzen duten pertsonak dira arrakasta eragile giltzarriak. Beraiek dira eskainitako zerbitzuen eta hedatutako proiektuen garapen prozesuan balio erantsia ematen dutenak.

Pertsonen aukeraketa prozesua, zerbitzu/proiektu/lanpostu/funtzio bakoitzerako beharrezkoak diren konpetentzia profilen definizioarekin hasten da. Helburua, postu bakoitzerako pertsonarik egokiena eta konpetenteena aurkitzea da. Ondoren hautagairik konpetentena aukeratzeari ekiten zaio. Aukeraketa eta “kontratazio” prozesu hau, aukera berdintasuna eta aurkeztutako merituen ebaluazio objetiboa bermatuz garatzen da. “Kontratuak” (zerbitzu eginkizunak…) proiektu/zerbitzuen bizitza zikloari estuki lotuak egoten dira, erakundearen beharren arabera berritu daitezkeelarik.

Berritze hau, Ikasturte hasieran pertsona bakoitzari esleitzen zaizkion banakako helburuen lorpen mailari lotua dago (berariazko funtzio eta zereginetan zehaztuak). Honela lerrokatzen dira erakundearen estrategia, helburuak eta pertsona bakoitzaren helburuak. Ebaluazioa hedatutako jardueraren ebaluazio prozesuaren emaitza izango da.

TKNIKA-k bere barne formazio planak ezartzen ditu. Bere helburua erakundeko pertsonen garapen konpetentziala eta profesionala garatzea da. TKNIKA-k gaur egun eta etorkizunean beharko dituen konpetentziak garatzea da helburua, eta beharrei aurrea hartzea. Balioaniztasuna eta malgutasuna dira erabilitako irizpide nagusienak.

TKNIKA-ko Zuzendaritzak, Tknikako pertsonek, bai banakako mailan, bai talde mailan lortutako emaitzak eta eginiko esfortzuak errekonozitzen ditu. Pertsoneniko erabateko konfidantzan oinarritutako harremanak mantenzten ditu eta jardueren garapenean bere erabateko laguntza agertzen die erakundeko pertsonei.

Hizkuntza politika
TKNIKA-k bi hizkuntza ofizialen (euskera eta gaztelera) erabilera eta sustapenari dagokionez, indarrean dagoen legedia betetzeko erabateko konpromezua agertzen du.

Bere ahalmen eta aukere neurrian, Tknika bere interes taldeen hizkuntz eskakizun eta eskaeretara egokitzen saiatuko da

Horretarako, komunikazioak, bai barnekoak eta bai kanpokoak (mezuak, aurkezpenak, deialdiak, aldizkariak, web…) euskeraz eta gazteleraz garatuko dira.

Ikuspegi hau, dituen baliabideen neurrian, Tknikak eskeinitako zerbitzuetan eta garatutako proiektuetan sorturiko material didaktikoetara ere aplikatuko da.

Egoerak horrela eskatzen duenean, ingelera izango da erabilitako hirugarren hizkuntza. Beste kasuetan (frantsesa, alemaniera…) mezuaren hartzailearen ezaugarri eta behar berezien funtzioan erabiliko da.

Tknika, en la medida de sus posibilidades, facilitará la mejora de la competencia lingüística de sus personas en dichas lenguas.

Tknikak, bere ahalmenen neurrian, bere pertsonen hizkuntza hauekiko hizkuntz konpetentziak hobetzea ahalbideratuko du.

Jabetza Intelektual politika
TKNIKA-k bere jardueren garapenaren ondorioz sortzen diren ezagutza eta ondasun ukiezinak identifikatu egiten ditu.

Ondasun ukiezin hauen inbentarioa sistematikoki eguneratzen du. Ezagutza eta ondasun ukiezin hauen sortze prozesuan bereziki honako iturri hauek erabili ohi dira:

Kontratu bidezko eskuratzea. Honako alderdiez baldintzatua dago: TKNIKA-ren beharrak (gaur egun barnean asetu gabeak) eta helburuak; azokaren eta bezeroen eskakizun berriak; TKNIKA-ren posizionamendu teknologikoaren abiapuntua…
Domeinu publikoan dauden ezagutzak eskuratzea. Domeinu publikotik eratorritako informazioa sistematikoki eskuratzea eta balioan jartzea. Helburuak: aldaketak, tendentziak eta lehiakortasunaren hobekuntza aukerak detektatzea; norbere jardueraren arriskuak gutxitzea; ideien sorrera helikatzea eta I+G+B proiektuen garapena bizkortzea. Zaintza (teknologikoa, metodologikoa, kudeaketakoa…) oinarrizko tresna da.
Tknikan, bere interes taldeekin elkarlanean (LH-ko ikastetxeak nagusiki) garatutako berrikuntza proiektuen testuinguruan sortzen da.
Ekipamendu ondasunetan atxekitutako ezagutzaren eskuratzea. Ezagutza horiekin elkarreraginean jarduten duten pertsonen maila konpetentzialean datza eragile giltzarria.
TKNIKA-k, kasu bakoitzean,bere ustiapenerako utziko, lizentziatuko, trukatuko edo emango diren aktiboak eta ustiapena nola egingo den identifikatzen ditu.

Arau orokor moduan, emaitzen transferentzia eta ustiapena modu irekian egingo da. TKNIKA-n edo TKNIKA-k sorturiko materialak, ezagutzak, eta ondasun ukiezinak bere interes taldeen, Lanbide Heziketako ikastetxeak eta bertako irakaslegoa bereziki, eskura doanik eta era irekian jarriko dira.

TKNIKA-k erabakitzen duen berariazko egoeretan, ondasun ukiezin hauen egiletza eta jabetza babestuak izango dira eta dagozkion legezko neurriak hartuko dira.

Beharrezkoa denean, ondasun ukiezin hauen transferentzia akordioak, argi eta garbi, zehaztasun osoz, dokumentu /kontratu batean erregistratuak gelditu behar dute. Honako hauek bezalako alderdiak kontutan izan beharko dira: parte hartzen duten alderdien identifikazioa; sarrera/zergatien aurkezpena; kontratuaren xedea; erabilitako terminoen definizioa (bereziki gaizki ulertuak sor daitezkeenean); kontraprestazioak; ordainketa baldintzak; markaren erabilera; hitzarmenaren iraupena; intelektual jabetzaren babesa (eskubideak, erregistro ebidentziak, ustiapen baimenak); konfidentzialtasun/isilpen baldintzak; data eta lekua; sinadurak.

Berrikuntzarako Estrategia

TKNIKAko eginkizunen garapenerako aukeraturiko estrategiak hauek dira:

Berrikuntza teknologikoaren prozesuak bultzatzea Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketan, lanbide-heziketa lehiakorragoa eta dinamikoagoa izan dadin.

Euskal Autonomia Erkidegoan lanbide-heziketa ematen duten zentroekin lankidetzan aritzea informazioaren gizartea eta IKTak garatzeko arloan, mundu osoarekin konexio-loturak sortzeko, herrialde aurreratuenekin ikaskuntza kooperatiboko harremanak partekatuta.

Metodologia-eredu berriekin prestakuntza-proiektuak garatzea, datozen beharrei aurrea hartuta.

Prestakuntza kudeatzea teknologia-, metodologia- eta kudeaketa-berrikuntzarekin lotutako gaietan.

Euskal Autonomia Erkidegoan lanbide-heziketa ematen duten zentroetan kudeaketaren arloko berrikuntza-prozesuak bultzatzea, egitura malguago, dinamikoago eta parte-hartzaileagoak sortzeko, honako hauetan oinarrituta: lankidetza, pertsonenganako konfiantza, autonomia eta lantaldeak kudeatzeko gaitasuna.

Berrikuntza aplikatuko proiektuak bultzatu eta koordinatzea lanbide-heziketa ematen duten zentroen eta enpresa txiki eta ertainen artean, produkzio-prozesuak eta produktuak hobetzeko.

Lanbide-heziketari buruzko hiru dimentsioko ingurune birtualak bultzatzea.

Lanbide-heziketa ematen duten zentroek garatzen dituzten enpresak sortzeko proiektuak koordinatzea eta tartean dauden beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzea.

Teknologia-berrikuntzari buruzko prestakuntza eskaini eta ematea eta produkzioari eta zerbitzuei aplikatutako teknologia berrien gaineko prestakuntza ematea lanbide-heziketako irakasleei, Euskal Autonomia Erkidegoko, estatuko eta nazioarteko zentroetan.

Hainbat proiekturi heltzea Euskal Autonomia Erkidegoko, estatuko eta nazioarteko esparruetan.

Lanbide-heziketaren eskumena duen sailburuordetzak agintzen dizkion eginkizunak betetzea.